Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Irazabalbeitia, Alvarez, Palencia eta Arana aurkezpenean.
Gure Plaza Txo! ekimena hamargarren herri batera zabalduko du Aldundiak

Gure Plaza Txo! ekimena hamargarren herri batera zabalduko du Aldundiak

1.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren haur, gazte eta nerabeei aisialdiko eta entretenimenduko aukera ematea da egitasmo honen xedea

X. Ibarbia

Donostia

Domingo, 26 de enero 2025, 18:46

Gure Plaza Txo! ekimena hamargarren herri batera zabaltzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak, oraindik ere zein izango den zehaztu ez duen arren. 1.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren haur, gazte eta nerabeei aisialdiko eta entretenimenduko aukera ematea da egitasmo honen xedea, askotan azpiegiturak eduki bai, baina ez baitute jarduera horiek egiteko behar den profesionalik. Hala, proiektu pilotu bat egin da, bi urtekoa, eta hura amaitu ondoren, zerbitzua Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan finkatu da.

Kultura eta Gazteria diputatu Goizane Álvarezek adierazi duenez, « landa eremuko gazteen garapen integralari laguntzea departamentuaren helburua eta haien inguruan aisialdi hezitzailea izateko eskubidea bermatzea, beste herri batzuetara joan beharrik izan gabe prestakuntza eta jolas jarduerez gozatzeko. Herri txikietako gazteak beren herrietan gelditzea eta komunitateko kide izatearen sentimendu sendoa sustatzea nahi dugu».

90 saio

Ildo horretan, Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari Isaac Palenciak, Larraulgo alkate Maite Aranak eta Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiak ere parte hartu dute aste honetan egitasmoaren garapenaren inguruan eman den prentsaurrekoan, eta Palenciak nabarmendu du, zehazki, 2024ko urritik abendura bitartean 90 saio egin direla (aurreko urtean 75 saio egin ziren tarte berean), eta, batez beste 19 gaztek parte hartu dutela saio bakoitzean.

Maite Aranak programak Larraulgo herritarrentzat dituen onurak nabarmendu ditu: «Baliabide gutxi eta ia langilerik ez duen gurea bezalako udal batentzat ia ezinezkoa da gazteei halako zerbitzu bat eskaintzea, laguntzarik izan gabe. Larraulen 260 biztanle gara; horietatik 58 18 urtetik beherakoak, hau da, % 23 baino gehiago. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiot Kultura eta Gazteria Departamentuari, udalerri txikiek eremu horretan dituzten beharrekiko azaldu duen sentsibilitateagatik, aukera ematen baitigu aisiarako aukera bat eskaintzeko Larrauldik irten gabe, herrian errotzea sustatuz. Ikasturte honetan 13 nerabe ari dira ekimenean parte hartzen, eta gero eta kohesionatuago eta proaktiboago daude jardueren antolaketan ».

Era berean, Iñaki Irazabalbeitiak adierazi du Alkizako udal ordezkari k benetan sinesten dutela «landa eremuko haur eta gazteak geure herrietako etorkizuna direla. Hortaz, herri txikietan ere kalitatezko zerbitzuak eskaintzea ezinbestekoa delakoan gaude. Gure Plaza Txo! programari esker, Alkizako nerabe eta gazteen arteko harremanak sendotu egin dira eta euren protagonismoa handitu egin da herriko ekintza kultural eta sozialetan. Zalantzarik gabe, Gure Plaza Txo!-k, eta konkretuki proiektuko teknikariak, trakzio lana egin du nerabe eta gazteak mobilizatzeko. Allkizako Udala Gipuzakoako Foru Aldundiari oso eskertuta dago orain arte jaso duen babesagatik eta etorkizunean ere programa horri eutsi eta indartuko duelakoan dago».

2025eko erronka, irismen handiagoa

Zerbitzu horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzako udalek erantzun integrala eman nahi dute, nerabeen parte-hartze aktiboa, berdintasuna, euskararen erabilera, bizikidetza eta tokiko konpromisoa sustatzeko, eta, horrez gain, haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea areagotzeko, landa eremuen eta hiri eremuen arteko desoreka murrizteko, eta, ondorioz, herri txikien biziraupena bultzatzeko.

Hemendik aurrera, programa gazte gehiago erakartzera eta zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzera bideratuko da, prestakuntza jarduerak integratuz eta tokiko aldaketa prozesuetan parte-hartze aktiboa sustatuz. Gainera, departamentuaren asmoa da, orain arte bezala, lantaldeak egonkor jarraitzea; lantaldea bi gizarte hezitzailek osatzen dute, eta funtsezkoak izan dira ekimenak arrakasta izan dezan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Plaza Txo! ekimena hamargarren herri batera zabalduko du Aldundiak