Tolosa Goierri
Goitibera Sari Nagusia jokatuko da San Martin inguruan larunbat honetanA. N.
amezketa.
Osteguna, 23 urria 2025, 20:16
Goitibera Sari Nagusia jokatuko da larunbat honetan. Probintzia ezberdinetatik iritsiko dira parte har-tzaileak. 2,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, San Martin goikaldetik herriguneraino.
Lasterketari bazkalondoren emango zaio hasiera, 13:00etan egiaztapenak egin ondoren. 16:00etan entrenamenduak egingo dira. Lehenengo jaitsiera ofiziala 17:00etarako dago aurreikusita eta, bigarrena, 18:00etarako. Mota ezberdinetako goitiberak ikusi ahal izango dira zuzenean.