Gazteluko Ostatuak eta Herri-kirolen Museoak ireki ditu ateak
YARZA
Larunbata, 30 uztaila 2022, 00:07
Aste honetatik aurrera irekita dago Gazteluko Ostatua. Herritarrek ez zuten galdu nahi izan taberna-jatetxearen irekiera eta aurkezpenera gerturatu ziren Maite eta Nuria Ramos ahizpek eskainitako mokadutxoak dastatzera. Taberna asteazkenetik igandera irekiko dute goizeko 10:00etatik aurrera.
Gazteluko Ostatua Herri Kirolen museoa ere bada eta bertara gerturatzen direnek, herri-kirolen historia eta kirolari gazteluarren informazioa ezagutu ahal izango dute.