Borrar

Tolosa Goierri

Gabonetako egitarau berezia antolatu dute haurrentzat eta nerabeentzat

A. N.

amezketa.

Astelehena, 1 abendua 2025, 20:30

Comenta

Gabonetako jarduera programa berezia antolatu du Amezketako Udalak, Gazteria Zerbitzuarekin lankide-tzan, haur eta nerabeentzako aurten ere. Programazioa abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo da.

Haurrentzako lau ekintza egongo dira. Orokorrean 2 eta 12 urtera bitartekoei zuzenduta egongo dira, baina adinaren arabera mugatuta egongo da ekintza bakoitza. Hilaren 22an ipuin kontaketa Saioa egongo da, hilaren 26an pista jolasa, hilaren 30ean haur-txokoan jolasak, eta urtarrilaren 2an eskulanak eta jolasak edukiko dituzte.

Nerabeek, berriz, hiru ekin-tza izango dituzte, lehenengo biak Gaztelekuan egingo direnak. Abenduaren 22an, talo tailerra eta pelikula izango dituzte eta, hilaren 26an, taza pintaketa eta pintxo dastaketa. Abenduaren 29rako Iruña Salting-era irteera antolatu dute. Ekintza honek 12 euroko prezioa du eta izena-ematerakoan ordaindu beharko da.

Gabonetako ekintzetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute ostiral honetara bitartean.

Horretarako izena emateko fitxa Beteta aurkeztu beharko da Udaletxean edo Gaztelekuan, edota WhastAppez bidali 688 711 675 telefono-zenbakira. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko telefono zenbaki horretara deitu beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetako egitarau berezia antolatu dute haurrentzat eta nerabeentzat