Tolosa Goierri
Euskararen Eguneko mosaiko erraldoiaAstelehena, 8 abendua 2025, 20:13
Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak giza mosaiko erraldoia antolatu zuen aurten Euskararen Eguna ospatzeko. Aurten 'Euskararen etorkizuna jokoan!' esaldia osatu zuten eskualdeko 28 herriek. Herri bakoitzak letra edo hizki bat irudikatu zuen aurreko egunetan gerora denak elkartu eta esaldia osatzeko. Eskualdeko bi milla euskaltzale inguruk parte hartu zuten ekimenean.