Borrar
Errege Magoekin hitz egiteko aukera edukiko dute haurrek.

Ver 18 fotos

Errege Magoekin hitz egiteko aukera edukiko dute haurrek. Núñez
Tolosaldea

Errege Magoak Tolosaldean barrena

Meltxor, Gaspar eta Baltasar herriz herri ibiliko dira txikienentzako opariak eta goxokiak banatzen

Amaia Núñez

Tolosaldea

Larunbata, 4 urtarrila 2025

Comenta

Urtero bezala, eskualdeko hainbat herritan Errege Magoen kabalgata izango da igande honetan. Herrietan kalejira egingo dute eta goxokiak eta opariak banatuko dizkiete haurrei.

Alegia. Errege Magoen kabalgata 18:00etatik aurrera egingo da Alegian. Orendaingo bidetik iritsiko dira eta herriko kaleetan zehar ibiliko ondoren, plazan harrera egingo zaie. Amaieran, haurrek Erregeekin egoteko aukera edukiko dute. Udalak jakinarazi duenez, kabalgatak irauten duen bitartean San Juan kalea itxita egongo da trafikoarentzat eta bertatik Larraitz auzora doan errepidean ere aldian aldiko mozketak egongo dira.

Amasa-Villabona. Kabalgata iluntzean izango da. Amasan hasiko da 18:30ean eta Villabonara jaitsi eta kaleetan zehar ibiliko dira Errebote plazara iritsi arte. Bertan egongo da Belen biziduna. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Jesus haurra agurtuko dute eta urrea, intzentzua eta mirra oparituko dizkiote. Jarraian, haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute.

Amezketa. Haurrek Erregeak ikusteko aukera izango dute Amezketan ere. 18:00etan Erretore etxeko aurrean elkartu eta kalerainoko ibilbidea egingo da, urtero bezala, errege bezperako abestiak abesteko geldialdiak eginez. Ibilbideari amaiera Larrunarri frontoian emango zaio, Erregeek goxokiak banatuko dizkiete haurrei eta Akelok Guraso Elkarteak txokolate beroa banatuko du bertaratzen direnen artean.

Anoeta. Edurkatik egingo dute kalejira Meltxor, Gaspar eta Baltasar 18:30ean herriko txistulariek alaiturik. San Juan Kalea gurutzatu ondoren, plazan geldialdia egingo dute eta, bertan haurrekin hitz egin eta goxokiak banatuko dituzte. Bihar, berriz, Anoetako Txistulari Taldeak kalejira egingo du eguerdian.

Asteasu. Erregeen Kabalgata 19:00etan hasiko da. Ohitura den bezala, Elizmendi auzotik iritsiko dira eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, Usarrabi frontoian egingo dute geldialdia. Bertan jaiotza biziduna egongo da eta haurrek Errege Magoekin hitzegiteko aukera izango dute.

Berastegi. Herriko kaleak zeharkatu ondoren, plazara iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar 18:30 aldera. Haurrekin hitz egiteko geldialdia egingo dute eta goxokiak banatuko dizkiete.

Berrobi. Iluntzean Berrobin geldialdia egingo dute Errege Magoek. 18:30 aldera iritsiko da kabalgata Usarre baserri aldetik plazaraino, ohiko ibilbidea eginez. Bertan haurrei opariak banatuko dizkieta eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Bidania-Goiatz. Hernio ingurutik jaitsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar 18:30ak aldera Bengoetxe baserrira eta Bidaniko plaza igaro ondoren, frontoian egingo dute geldialdia. Bertan ongi etorria egingo diete herritarrek eta taloak, galtzainak eta edaria egongo dira. Azken urteen antzera, gutun-goxoki trukea egingo dute Errege Magoek haurrekin.

Irura. Errege Magoak itxaroteko, txokolate beroa banatuko dute San Migel plazan 17:00ak aldera. Loatzo aldetik jaitsiko dira aurten ere Errege magoak Irurara pajeek lagunduta. 18:00ak inguruan ikusiko dira lehenengo argiak eta herrira iritsi ondoren, kalejira egingo dute. Amaieran, plazan egingo dute geldialdia eta goxokiak banatuko dizkiete haur guztiei.

Lizartza. Iluntzean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Lizartzara, 19:00ak inguruan, Otsolar dantza taldeak, Lizartzako parrokiak eta Udalak antolatuta. Herrian kalejira egingo dute eta, ondoren, haurrek beraiekin hitz egin ahal izango dute azken eskaerak egiteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errege Magoak Tolosaldean barrena