Tolosa Goierri
Energia Komunitateko partaideen bilera egingo da bihar Kultur EtxeanAmaia Núñez
amezketa.
Larunbata, 1 azaroa 2025, 20:25
Duela urtebete jarri zen martxan Amezketako Energia komunitatea, Udalak sustatuta Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoarekin elkarlanean. Bihar astelehenarekin elkartea osatzen duten partaideen urteko bilera egingo da Kultur Etxeko Jubilatuen Txokoan 18:00etan.
Bestalde, komunitate horretako Zuzendaritza Bartzordeak gogorarazi du WhatsApp talde bat sortu zela kideekiko komunikazio kanal gisa. Orain partaide berriak sartzera doanez, komunitateko bazkide guztiei talde honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Taldera gehitu nahi dutenek 605 765 359 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri beharko dute WhastApp mezu bat bidalita komunitate energetikoan alta eman duen pertsonaren izenarekin. Horrela, taldean sartzeko gonbidapena jasoko da.