Borrar

Tolosa Goierri

Eneko Goibururen gazta ketua irabazle ganadurik gabeko San Martin ferian

14 gaztagilek aurkeztu zituzten euren lanak, erdiak Arabakoak eta beste erdiak Goierrikoak

J. Z.

ZEGAMA.

Astelehena, 17 azaroa 2025, 20:02

Comenta

Aurtengo San Martin egunean, Zegamak ez zuen ohiko abere erakustaldirik izan. Behien dermatosi nodular kutsakorrari aurre egiteko ezarritako segurtasun neurriak direla eta ez ziren behiak, ardiak edo bestelako ganaduak plazaratu. Hala ere, feriak ez zuen hutsik egin, eta herriko txoko askotan jarritako postuek eman zioten kolorea egunari.

Eskolako jolastokia, plaza, kiosko ondokoa eta pilotalekua bihurtu ziren artisau lanak, elikagaiak, edariak zein liburuak saltzen zituzten postuen gune. Ekoizle askok hartu zuten parte, eta Gazte Herexa ere bertan egon zen, errifak saltzen. Eguraldiak lagundu zuen: eguzkia eta haize pixka bat nagusi izan ziren, eta eguerdi partean gerturatu zen jende multzo zabalena.

Ganaduaren hutsunea nabarmena izan bazen ere, feriaren ardatz nagusia Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko 26. Gazta Lehiaketa izan zen. Aurten, gainera, Goierrin bertan geratu zen garaipena: Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu nagusitu zen lehen postuan.

Epaimahaia anitza izan zen: kirol eta kultura arloko aurpegi ezagunak, baita Idiazabal izaera babesteko teknikariak ere. Guztira hamalau gaztagilek aurkeztu zituzten euren lanak, erdiak Arabakoak eta beste erdiak Goierrikoak. Lehiaketan bi kategoriatan banatu ziren gaztak: ketuak eta txuriak, bakoitzean zazpi lagunek parte hartuta.

Aurtengon gazta ketuek hartu zuten indarra, eta hiru sariak modalitate horretan aritutako gaztagileentzat izan ziren. Goibururen atzetik, bigarren eta hirugarren postuak Arabako ekoizleek eskuratu zituzten: Zabaletak eta Patxi Lopez de Uraldek, hurrenez hurren. Goiburu oso pozik azaldu zen aitortzarekin. Halaber, Aizkorpe inguruan gazta ketzearen tradizioa oso errotuta dagoela nabarmenduz; familian betidanik erabili izan duten kontserbazio modu bat dela azaldu zuen saria jaso ostean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eneko Goibururen gazta ketua irabazle ganadurik gabeko San Martin ferian