Borrar

Tolosa Goierri

Emaitza onak hondakin bilketako datuetan

Organikoari dagokionean, Tolosaldeko emaitzarik onenak lortu ditu Zizurkilek

A, NÚÑEZ

ZIZURKIL.

Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:20

Comenta

Eskualdeko gaikako bilketaren buruan dago Zizurkil. Tolosaldeko Mankomunitateak egiten duen hondakinen bilketan, frakzio bakoitza karakterizatzen dute duen kalitatea edo berezkoak ez diren materialen kantitatea jakiteko. Aurtengo maiatzean organikoan egin zen karakterizazioan Zizurkilek eskualdeko emaitzarik onenak lortu zituen, %98,68ko kalitatearekin eta %1,32ko inpropio kantitatearekin.

Bestalde, errefusa izan zen datu kaskarrenak lortu zituena. Izan ere, frakzio horretan jasotako %48 organikoa zen, %7 ontzi arinak, eta gainerakoa papera, beira, ehun-gaiak edo bestelakoak. Hortaz, edukiontzi grisera botatzen den erdia baino gehiago birziklatu edo konpostatu daitezkeek materialak direla azaldu dute udaletik.

Maite Amenabar Zizurkilgo alkateak azpimarratu duenez, «errefusa da benetan birziklatu ezin den hondakina, baina sarritan iruditzen zaiguna baino askoz gutxiago da. Kalean edo lurrean uzten den oro errefusaren kamioiak jasotzen du, eta horrek gure karakterirazaio datuak okertzen ditu. Guztion ardura da frakzio bakoitza bere edukiontzian uztea». Hori horrela, errefusaren edukiontzian dagokion zaborra bakarrik botatzera dei egiten du. Horrekin, «frakziokako bilketa datuak asko hobetuko genituzke. Gainera, karakterizazio datua hobetu eta Mankomunitateak ezartzen duen tasa jaitsi ahal izango genuke».

Izan ere, errefusaren tratamenduaren kostua organikoaren hirukoitza da alkateak adierazi duenez. «Horrek esan nahi du, sailkatzen ez dugun guztia ez dela soilik ingurumen arazo bat: Udalarentzat eta, ondorioz, herritar guztiontzat hiru aldiz gastu handiagoa da». Datozen hilanbeteetan datuek hobera eginez gero, «2027rako hondakinen tasak mantendu edo jaistea erronka ezinhobea izango litzateke, bai ingurumenarentzat, baita guztion poltsikurako ere».

%80ko erronka

Zizurkilgo birziklapen tasa %71koa da gaur egun, jasotzen denaren %29a errefuxa baita. Datu horiekin Europako Hondakinen Legeak 2025erako eskatzen duen %70eko bilketa berezia gainditzen du ta 2030era %80era iristeko mugarria jartzen du. Udalaren helburua herritarren parte hartzea handitu eta datozen bost urteetan helburua lortzea da.

Krep eta galetta ikastaroa

HerriBizigune topagunean krepak eta gallette-ak egiten ikasteko tailerra egingo da datorren larunbatean, azaroaren 29an Eskuetatik Eskuetara ekimenaren baitan. Herritar guztiei zuzenduta dago ikastaroa, topaguneko bazkide izan ala ez. Tailerra 10:00etan hasiko da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute 656 743 741 telefonora deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emaitza onak hondakin bilketako datuetan