Bolari onenak Liztormendin
Mikel Arroyo eta Joxe Mari Etxebeste eta Aitziber Ugalde eta Bea Unzue bilakatu ziren Gipuzkoako txapeldun
J. ZABALA
Asteartea, 7 otsaila 2023, 00:06
Gipuzkoako Binakako Bola txapelketako finala hartu zuen pasa den larunbat goizean Zeraingo Liztormendi bolatokiak. Gizonezkoetan, 10 bikote lehiatu ziren finaleko lehenengo fasean, eta lauk lortu zuten final handirako pasea: Pedro Agirre-Jon Orikain, Mikel Arroyo-Joxe Mari Etxebeste, Unai Lasa-Joxean Lasa eta Egoitz Berasategi-Jokin Izagirre. Arroyo eta Etxebeste izan ziren trebeenak, atzetik, Berasategi eta Izagirre segurarrak izanik.
Emakumezkoetan, berriz, lau bikote aritu ziren lehen fasean, eta final handia, Aitziber Ugalde-Bea Unzue eta Miren Makatzaga-Garbiñe Alustiza artean izan zen. Aitziber Ugalde eta Bea Unzue bilabonatarrak izan dira txapeldunak azkenean, eta Makatzaga-Alustiza bikote zeraindarrak berriz, bigarren postua lortu zuen.