Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hernio Gazumeko biodibertsitatea landuko dute jardunaldiek. A. NÚÑEZ

Alkiza

Biodibertsitateaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Fagus Alkizak

Hainbat alorretako adituek parte hartuko dute urriaren 25ean eta 26an, eta norbanako zein profesionalei zuzenduko dira

Amaia Núñez

Alkiza

Ostirala, 10 urria 2025, 20:11

Comenta

Biodibertsitatea balio handiko altxorra da, eta horretan oinarrituko dira Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak EHUrekin elkarlanean antolatu dituen jardunaldiak. Urriaren 25ean eta 26an egingo dituzte Alkizako udaletxeko ganbaran, hainbat alorretako adituen parte-hartzearekin.

'Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatua' lemapean, biodibertsitatearen zain-tza gizarte guztiaren ardura dela transmititu nahi dute. «Harmar urte baino gehiago badira Hernio Gazume kontserbazio bereziko eremuaren inguruan lanean hasi ginenetik eta bertan egiten diren lanen gizarteratzea eta dibulgazioa da lan garrantzitsuenetako bat gure ikuspegitik», dio Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkateak.

Horrela, azken urteotan egindako lanek jendaurrera ekarriko dute jardunaldietan. Horrekin batera, gaiaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute. «Baten batentzat eredu izan behar badu, eredu izateko eta, bestetik, gure jarduerak zertan hobetu eta zer beste egin dezakegun ikasten joateko», azaldu du.

Horretarako, alor ezberdinetako hainbat adituk parte hartuko dute eta bi zatitan banatuta egongo da. Larunbatean, urriaren 25ean, hitzaldiak eta alderdi teorikoa egongo dira, eta igandean mendi ibilaldi bat antolatu dute. Besteak beste, Aitziber Sarobe biología 'Korridore ekologikoak klima aldaketaren garaian' hitzaldia eskainiko du, Iñaki Mezquita Aranzadiko kideak eta Jon Frahier CPIE Littoral-Basque Euskal-itsasbazterrako ingurumen hezi-tzaile eta teknikariak intsektu saproxiloen inguruan hitz egingo dute, Naiara Corcuera ingurumen zientzietan lizen-tziaduna eta Jon Fontenla nekazaritza-ingeniaria kiropteroen kudeaketari buruz arituko dira eta Inma Mugerza hidrogeologoak urari buruzko hitzaldia eskainiko du. Igandean, Valentín Mugarza basozainak gidatutako ibilaldia egingo da zuhaitz lepatuak ezagutzeko.

Tartean, Fagus Alkiza Interpretazio Zentro berria bisitatzeko aukera egongo da. Oraindik irekiera ofizialerako pixka bat itxaron beharko bada ere, erakusketaren zatia amaituta dago eta hori ikusi ahal izango dute jardunaldietan parte hartzen dutenek. «Orain aplikazio bat ari gara garatzen jendeak autobisita egin ahal izateko», azaltzen du.

Jardunaldia gaian interesa duen orori zuzenduta dago, bai profesionalak zein norbanakoak. «Bi publikoentzako interesgarriak dira, bai naturaren ondarean eta zaintzan interesa izan dezakeen edozein herritarrentzako, baita alorrean dabiltza profesionalen-tzako, esaterako ingurugiro teknikariak edota eskola-, institutu- edo unibertsitate-irakasleak», adierazten du.

Jardunaldietarako asistentzia doakoa da. Joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute fagus-alkiza.eus webgunean dagoen galdetegiaren bidez. Bihar, urriaren 12, izango da izena emateko azken eguna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Biodibertsitateaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Fagus Alkizak

Biodibertsitateaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Fagus Alkizak