Borrar
Ardiak Aralarko larreetan. LOBO ALTUNA

EH Bilduren Aralarrekiko eta bertako artzainekiko utzikeria salatu du EAJ-k

Eniro-Aralar mankomunitatea EH Bilduren esku dagoenetik Aralarren inbertsiorik ez dela egin diote jeltzeleek

El Diario Vasco

tolosaldeA.

Asteartea, 24 azaroa 2020, 00:16

Comenta

Azaroaren 12an egin zuen Enio-Aralar mankomunitateak bilkura eta bertan onartu ziren bai kontu orokorraren itxiera eta baita 2020ko aurrekontua ere. Hartutako erabakiek berriz ere EH Bilduk Aralarrekiko egiten duen utzikeria bistan uzten duela azaldu dute Enirio-Aralar mankomunitatea osatzen duten herrietako EAJko ordezkariek, mankomunitatea EH Bilduren esku dagoenetik Aralarren ez baita ia inbertsiorik egin «2020ko aurrekontua azaroaren 12an onartu da, 150.000 euro inguruko aurrekontua, eta bertan 3.500 euroko mantenu lanak baino ez dira jasotzen, gainerakoak egitura mantentzeko bakarrik dira», diote jeltzaleek.

EAJrentzat salagarria da aurtengo aurrekontuak azaroan onartzea bera, baina onartutakoak, gainera, ez du zentzurik EAJrentzat, «Enirio-Aralar mankomunitatearen ardura da mendia mantentzea, baina EH Bilduk mankomunitatearen gidaritza hartu duenetik mendia baino mankomunitatearen egitura bakarrik mantentzen du, ganaduzaleak eta artzainak bazterrera utzita».

EAJk bereziki mingarria dela uste du Goilarre programaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiaren ia 52.776 euroko dirulaguntzari uko egin izana –15 udalen artean 21.114 euro baino ez zituzten jarri behar– «ganaduzaleen eta artzainen lan baldintzak eta larreen egoera hobetzeko inbertsioak egiteari uko egin dio EH Bilduk». Jeltzaleek azaldu dutenez, EAJk argi du Aralarrekiko eta, oro har, lehen sektorearekiko bere konpromisoa eta argi erakutsi zuen aurreko legealdian, baina «EH Bilduren jarrera, aldiz, ez da ulertzen, Enirio-Aralarreko larreetan Goilarre programaren baitan inbertsioak egiteari ezetz esan eta dirulaguntza handi bati uko egitearen alde bozkatu duten herri ordezkari batzuk beren herrietako herri lurrak mantentzeko Goilarre programari baiezkoa eman diote».

«2020ko aurrekontuan 3.500 euroko mantenu lanak baino ez dira jasotzen, gainerakoak egitura mantentzeko dira»

«Ganaduzaleen lan baldintzak eta larreen egoera hobetzeko inbertsioak egiteari uko egin dio EH Bilduk»

EAJk ez du ulertzen programa berdinarentzat bi irizpide edukitzea, bata herrirako eta bestea Enirio-Aralarrerako, ganaduzaleen, artzainen eta larreen beharrak berdinak izanik bi kasuetan, «zein da EH Bilduren hautua? Bata ala bestea? Edo bata eta bestea leku bakoitzean politikoki interesatzen zaionaren arabera?» galdetzen diote jeltzaleek EH Bilduri.

EH Bilduren proposamena

Egun gutxi batzuk geroago, azaroaren 18an, lan taldearen bilera deitu zuen Amezketako ordezkariak. Mankomunitateko bilera egin zen egunean ez zuten ordea bilera hori deitzeko asmorik agertu eta sorpresaz hartu zuten zenbait herrietako ordezkariek. Deialdi hartan, mankomunitatearen logoarekin eta mankomunitatearen proposamena balitz bezala, Enirio Aralarren baitan landu ez den proposamen bat bidali zen. Lantaldeko kide batzuk galdetuta, Amezketako ordezkariak argitu behar izan zuen dokumentua EH Bilduren proposamena zela eta ez mankomunitatearena. EAJren iritziz onartezina da Mankomunitateak onartu ez duen eta zati batek behintzat ezagutzen ez duen dokumentu bat, EH Bilduren dokumentu bat, guztiak ordezkatzen dituen organoaren izenean bidaltzea.

EH Bilduk Mankomunitatean duen jarreraren beste adibide bat dela diote jeltzaleek eta salatu dute alde bakarrez, gardentasunik gabe eta gainerako ordezkariei eta ganaduzale eta artzainei behar bezalako errespeturik izan gabe ari dira legealdi hasieratik. «Batzorde iraunkorraren bilera egin zenik ere ez zaigu orain arte jakinarazi» azaldu dute jeltzaleek eta gaineratu dute aurreko legealdian, gehiengoak gehiengo, batzorde iraunkorrak ordezkaritza anitza zuela eta oraingoa, ordea, EH Bilduk bakarrik osatzen duela.

Mankomunitatearen izenean bidalitako EH Bilduren dokumentuarekin erabateko desadostasuna azaldu dute jeltzaleek, argi baitago, bertan jasotakoa irakurrita ez dutela ganaduzale eta artzainen lana aintzatesten, Aralarren artzantza eta abeltzantza mugatzera bideratutako neurriak dira denak, «EH Bilduk nahiago du ardi, behi, behor eta ahuntzez betetako Aralar bat baino sasiz, otez eta garoz betetako Aralar bat». EAJk adierazi du ez duela ulertzen artzain eta abeltzainak lan taldearen bilera batera deitzea onartu ezin duten dokumentu bat, «Aralarren artzaintzaren eta abeltzaintzaren desagerpena dakarren dokumentu bat», eztabaidatzera eta galdetzen dute, «ze helburu du horrek? Abeltzainekin bildu direla justifikatzea?».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EH Bilduren Aralarrekiko eta bertako artzainekiko utzikeria salatu du EAJ-k

EH Bilduren Aralarrekiko eta bertako artzainekiko utzikeria salatu du EAJ-k