Berastegiko Azoka Eguneko postua eskatzeko epea irekita
YARZA
berastegi.
Asteazkena, 5 urria 2022, 00:11
Ohitura jarraituz, udazkenarekin batera Kultur Astea ospatuko da Berastegin eta igandean Azoka eguna egingo da, azaroaren 6an. Eguraldiaren arabera frontoian edo plazan jarriko dira postuak.
Azokaren baitan hainbat lehiaketa egingo dira, besteak beste, herritarrek jarritako posturik politena sarituko da. Honela, postua jarri nahi dutenek jada izena eman dezakete udaletxean bertan 943 683 000 telefonora deituz edo kultura@berastegi.eus posta elektronikora idatziz. Hamabi urtetik beherakoek ezingo dute posturik jarri.