Borrar
Beñat Senar ataundarrak txapela bilatuko du larunbatean Irunen. Baiko

Ataun

Beñat Senar, asteburuko final handian Irungo Uranzun

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:32

Comenta

Beñat Senar pilotari ataundarrak ez zuen zalantzarik utzi Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako B Serietako Lau eta erdiko finalaurrekoan. Bere joko azkar eta sendoarekin, Senarrek 22-6 emaitza garbiarekin mendean hartu zuen Murua, eta horrela lortu zuen finalerako sailkapena. Senarren nagusitasuna nabaria izan zen tanto bakoitzean: defentsan irmo aritu zen eta erasoan ausart, pilotakadari indar eta zehaztasun handia emanez. Beotibarren ikusitako mailak argi utzi du pilotaria sasoi betean dagoela eta txapelaren bila joateko prest.

Orain, azken erronka geratzen zaio: larunbat honetan Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko den B Serietako Lau eta erdiko finala, non Amianoren aurka neurtuko dituen indarrak. Senarrek prestaketa saioak areagotu ditu azken egunetan, eta bere ingurukoek diote ilusio bereziarekin helduko diola neurketari, bere ibilbideko garaipen garrantzitsuenetako bat izan daitekeelako.

Ataundarraren garaipenerako grina eta herriaren babesa eskutik doaz, izan ere, Ataundik autobusa antolatu dute zaleentzat, pilotaria animatzera joan nahi dutenek. Udalak zabaldu duen galdetegi baten bidez eman daiteke izena, eta jada dozenaka herritarrek baieztatu dute parte hartzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beñat Senar, asteburuko final handian Irungo Uranzun

Beñat Senar, asteburuko final handian Irungo Uranzun