Tolosa Goierri
Behar Zanako bi bikote gomazko paletako Gipuzkoako TxapeldunIntxurreko Nagore Murua eta Uxue Olano azpitxapeldun izan ziren nagusien lehen mailan
Amaia Núñez
tolosaldea.
Ostirala, 31 urria 2025, 20:19
Gipuzkoako Pilota Txapelketak jokatu dituzte denboraldi hasiera honetan hainbat modalitatetan. Eskualdeko emakume pilotariak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat finaletara iritsi ziren gomazko paletan, baita irabazi ere. Villabonako Behar Zana elkarteko bi bikote txapeldun izan ziren eta Itxurreko eta Behar Zanako beste bi azpitxapeldun. Nagusien lehenengo mailari dagokionez, Intxurre elkarteko Nagore Murua eta Uxue Olano Gipuzkoako azpitxapeldun geratu ziren finala 30-13 galdu ondoren Hernaniko Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendiren aurka.
Nagusien bigarren mailan, berriz, Behar Zanako Araitz eta Haizea Aldazabal ahizpak txapeldun izendatu ziren 30-28 irabazita Iruleak elkarteko Amaia Aizpuru eta Maite Murgategiren aurka. Jubeniletan Behar Zanako bi bikote aritu ziren elkarren aurka eta, amaieran, Izar Gastañazatorre eta Maddi Lasa gailendu ziren 30-23 Uxue Etxarri eta Irati Goikoetxearen aurka.