Secciones
Servicios
Destacamos
Korrika pixkanaka-pixkanaka herrira gerturatzen ari da, eta horren seinale nabarmenetarikoa gaztetxoek gaur goizean ospatu duten Korrika txikiaren jaia izan da. Goizeko 10.30ak aldera, herriko lau ikastetxeetako ikasleak ibilbide bazterretan kokatu dira AEK-ren lokal aurretikirten den karabanarekin bat egiteko.
Kirol erropa eta zapatilak jantzita, herriko gaztetxoek ibilbideari ekin diote, Esteban Lasa kalea zeharkatu ostean, Oriamendin sartu dira. Bertan, lekukoak aldatzen zijoazen bitartean, eskola ezberdinen arteko elkarlana somatu da, eta pixkanaka Irizar tabernako ingurura iritsi dira. Bertan, berriro ere plazarako bideari ekin diote, eta ziztu bizian, Loinazko San Martinen estatuara minutu gutxitan iritsi da jendetza.
Nahiz eta korrika saioa plazan amaitu den, ekitaldiak aurrera egin du ala ere. Lau eskoletako hainbat ikasle kioskora igo dira, eta tartekatuz, bertso bat irakurri dute. Hau gutxi balitz, aurtengo abestiarekin ere dantza egiteko aukera izan dute bertan.
Arratsaldean berriz, Korrika nagusia prestatzeko beste pauso bat emango dute. Zubimusu plazan, Beasainen lekukoa hartuko dutenen petoak banatuko dituzte eta talde argazkia ere aterako dute. Korrika larunbat goizean iritsiko da (10.50 aldera) eta jada dena prest dagoela dirudi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.