Borrar
AEK-ko euskaltegi ezberdinetako irakasleak atzo goizean Beasainen egindako aurkezpenean, Luli Telleria (erdian berdez) ere bertan zela. Zabala

Beasain

24. Korrika martxan da jada Goierrin ere milaka lagun batzeko ilusioz

AEK-k Beasainen aurkeztu zuen 'Euskara gara' leloa ardatz izango duen edizio berria

Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:20

Comenta

AEK-k antolatzen duen Korrikaren 24. edizioak jada baditu data eta ildo nagusiak. Martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta 29an amaituko da Bilbon euskararen aldeko lasterketa erraldoia hamar egunez Euskal Herria zeharkatu ostean. Aurtengo leloa 'Euskara gara' izango da, eta mezua argia da: euskara herri baten izaera eta eguneroko bizimodua da. Gasteizen egin zen aurkezpen nagusian, Ane Elordi, Korrikaren koordinatzaileak, nabarmendu zuen hizkuntza 'zubi gisa' lantzea dela gakoa eta euskarak gizartea batu dezakeela «Euskara ez da muga, arnasa baizik».

Atzo goizean, Beasaingo AEK euskaltegiko ordezkariek eta eskualdeko irakasleek aurkeztu zuten edizio berria Goierrin. Han izan ziren, besteak beste, Joseba Baez, Karmele Santollo, Izaskun Irastortza, Nekane Munduate, Irati Ozaita, Imanol Artola eta Iban Balerdi. Aurkezpenean parte hartu zuen, halaber, segurarra den Luli Telleriak, Iparra Hegoaren izenean. Aurtengo omendua Errigora izango dela iragarri zuten, Nafarroako eremu ez-euskaldunetan egindako euskalduntze lan nekaezina aitortzeko, eta Telleriak azpimarratu zuen adierazpen hori, bereziki Xabier Albizuren eta duela gutxi hil den Erramun Amundarainen urteetako ekarpena goraipatuz.

Korrikak, beste behin, Euskal Herria punta batetik bestera zeharkatuko du, euskara erdigunean jarriz eta milaka herritar mobilizatuz. Hurrengo hilabeteetan, argituko dira edizioaren beste bi osagai nagusi: abestia abenduan aurkeztuko da, eta ibilbidea berriz, urtarrilean.

Bestalde, dagoeneko martxan da laguntzaileen kanpaina, Korrikari babesa erakusteko bide nagusia. 15 euroren truke, norbanakoek ekimena sostenga dezakete herrietako dendetan, Ordiziako AEK euskaltegian, webgunean edo, urtarriletik aurrera, eskualdeko batzordeetan. Laguntzaileek astero egiten diren zozketetan parte hartu ahal izango dute aplikazioaren bidez, eta errenta aitorpenean hobaria jasotzeko aukera izango dute.

Denda zabalik

Halaber, Korrika denda zabalik dago jada Beasaingo herri dendan, eta bertan eskuratu daitezke arropak eta 24. edizioko petoak, agortu aurretik. Ordainketak txartel bidez baino ez dira egingo. Azaroan eta abenduan, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara egongo da irekita. Abenduaren 22an eta 23an ordutegia zabalduko dute, eta urtarriletik martxora arte, ostegun eta ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan egongo da martxan. Martxoan, hala ere, ohartarazi dute balitekeela arropa itzuli eta dendarik ez egotea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 24. Korrika martxan da jada Goierrin ere milaka lagun batzeko ilusioz

24. Korrika martxan da jada Goierrin ere milaka lagun batzeko ilusioz