Beasain
Alba Garmendiak 'Etxeko leihoak unibertsora' aurkeztuko du gaur Arrano elkarteanUtopien inguruko gogoeta kritikoa izango da Arrano elkartean
J. ZABALA
beasain.
Asteartea, 11 azaroa 2025, 20:28
Gaur arratsaldean, 18:30ean, Alba Garmendia idazleak solasaldia eskainiko du Arrano elkartean. Egileak bere azken lana aurkeztuko du bertan 'Etxeko leihoak unibertsora. Utopiak pentsatzeko marko bat', Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratutako Iparrorratza bildumaren 11. alea.
Liburuan, Garmendiak utopien inguruko ikuspegi kritikoa eskaintzen du, azken urteotan ugaritu diren diskurtso utopikoen arriskuez ohartaraziz. Bere ustez, utopia gizarte perfektuaren ereduan oinarritzen bada, norma unibertsal bihur daiteke eta kontraesanak ezkutatu. Horren ordez, utopia anitz eta erlatiboaren ideia proposatzen du: komunitatean eta kultur aniztasunean oinarritua, eta ez beti desiragarria edo soluzio bakarra eskaintzen duena.
Solasaldian, egileak liburuko gogoeta nagusiak azalduko ditu eta bertaratutakoekin ere solas egingo du bertan.