Tolosa Goierri
'Basandere' ikuskizuna eskainiko du Node dantza konpainiak igande honetanPertsonaia mitologikoaren elezahar batean dago oinarrituta, mendeetan izandako deskribapenaren inguruan hausnartzeko
Amaia Núñez
ADUNA.
Ostirala, 24 urria 2025, 20:58
Node dantza konpainiak ikuskizun berria eskainiko du igandean, Adunan. 'Basandere' izenburupean, pertsonaia mitologiko honen inguruan hausnar-tzen du emanaldiak. Herriko plazan izango da ikuskizuna, 12:30ean, doan, eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.
Basandere pertsonaiaren inguruko elezaharretako batean oinarritu dira: Basandere berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinen ordez atzaparrak zituela jakitean, uko egin zion. Basanderek hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion eta bere hiletan ere egon omen zen. Mendeetan zehar Basajaun naturako boterea, indarra eta kemena, eta basoen zaindaria izan da, eta Basandere izaki erromantiko, mendekati eta lizuna. Deskribapen horri buelta eman nahi izan dio Ion Estala Node-ko sortzaile eta zuzendariak ekoizpen honetan. Marina Eskisabel eta Borja Bordonabek taularatuko dute ikuskizuna.