Borrar
Txikienek ederki pasatu zuten animaliekin. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Berastegi

Azoka jendetsua ospatu zen Berastegin

NÚÑEZ

berastegi.

Asteazkena, 9 azaroa 2022, 00:08

Comenta

Hogeita lau urte bete zituen igandean Berastegiko azokak, eta eguraldia lagun zutela, bisitariz bete ziren berriro ere eskola-ataria, frontoia eta gimnasioa. Mota guztietako ekoizleek beren produktuak erakutsi zituzten, besteak beste, Gazpio gaztandegiak, Garazi eta L'atelier de Su loradendek, Lizartza bakailaoak eta herriko baserriek.

Gainera, ohitura den bezala, eskolako ikasleek Wukron duten proiekturako dirua-jasotzeko produktuak saldu zituzten eta bidezko merkataritzako produktuak zein Kellesensa GKEak Tolosako babarrunak saldu zituzten. Ez ziren falta izan ere eskulanak, bitxiak, ogigintza eta gozogintza produktuak, egur-lanak, eta abar. Urepele biltokiak ohitura den bezala datorren urterako egutegiak saldu zituen, eta alerik gabe bukatu zuten goiza. Andres Etxeberriak, ere, antzinako baserriko lanabesen erakusketa jarri zuen eta Yereguitarrek burdina nola lantzen den erakutsi zuten. Aurten, postu politenaren saria L'atelier de Suk jaso zuen.

Bestalde, eskola-atarian abereen erakusketa eta lehiaketa egon zen. Oiloak, antzarrak, ardiak eta ahariak, ahuntzak, poniak eta zaldiak ikusi ahal izan ziren. Ardi, ahari eta bildots lehiaketako ahari onenaren saria Iker Ugartemendiarena izan zen, ardi onenaren saria Iker Olanok jaso zuen eta bildots onena Oier Ugartemendiarena izan zen.

Goiz guztian zehar ere gazta eta sagar-tarta lehiaketa antolatu ziren. Hamaikana gazta eta tarta aurkeztu zituzten herritarrek eta lau pertsonek osatutako epaimahaiak dastatu zituzten banan-bana denak. Gazpio gaztandegiak irabazi zuen gazta-lehiaketako lehenengo saria, bigarren Jon Matxinea, hirugarren Hipoli Lasarte, laugarren Koro Artola eta bosgarren Iker Ugartemendia izan ziren. Tarta lehiaketa, berriz, Ixiar Zubilagak irabazi zuen, bigarren Maria Angeles Ugartemendia izan zen eta hirugarren Aitziber Astigarraga.

Gainera, ohikoa den bezala, argazki-rallyko sariak ere banatu ziren. Aurtengo gaia 'Be' izan zen, Berastegiko artzaintzaren inguruan argitaratu zen liburuaren harira. Lehenengo saria Uxue Salbarredik jaso zuen, bigarrena Aitziber Zabaletak eta hirugarrena Aitziber Astigarragak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azoka jendetsua ospatu zen Berastegin

Berastegi: Azoka jendetsua ospatu zen Berastegin