Borrar

Tolosa Goierri

Artisautza Azoka egingo da igandean Belauntzako plazan

Goizean zirko tailerra egongo da pilotalekuan eta bazkalondoren Iñigo Perurenaren emanaldia

Amaia Núñez

BELAUNTZA.

Osteguna, 23 urria 2025, 20:16

Comenta

Igande honetan, urriaren 26an, artisautza eta elikadura Azoka egingo da Belaun-tzako plaza eta inguruetan. Herriko zein kanpoko ekoizleen produktuak ezagutu eta erosteko aukera egongo da goiz guztian. Baserrietako barazki eta fruituak, bitxiak, ukenduak, osagarriak, eskulanak, egur-lanak... Bertako produktuen aukera zabala egongo da eliza inguruan jarriko diren postuetan 10:00etatik bazkal ordura arte.

Gainera, zirko tailerra egongo da goizeko 11:00etatik 13:00etara haur eta gaztetxoentzako Elizalde frontoian.

Ohitura den bezala, artisautza azokarekin batera, udaletxearen ondoko plazan herriko baserrietako ganadua egongo da ikusgai. Behiak eta txekorrak, txerriak, behorrak, ahuntzak, astoak... egongo dira haur eta heldu ugari erakarriko dituztenak.

Amaitzeko, herri-bazkaria izango da Ostatuan eta, ondoren, Iñigo Perurenaren musika emanaldiak alaituko du giroa arratsaldean. Bazkarirako txartelak Ostatuan bertan daude salgai.

Frontenis eta Mus txapelketa

Bestalde, larunbat honetan jokatuko dira Frontenis Txapelketako finalak arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, mus txapelketa antolatuko da gaueko 22:00etatik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Artisautza Azoka egingo da igandean Belauntzako plazan