Tolosa Goierri
Argazki lehiaketaren aurtengo gaia 'eskulanak' izango daA. N.
belauntza.
Ostirala, 14 azaroa 2025, 19:56
Argazki Lehiaketa antolatu du Belauntzako Udalak hirugarren urtez jarraian. Aurten 'eskulanak' aukeratu du argazkietan islatu beharreko gaia eta irudiak Belauntzako mugen barruan atera beharko dira azaroaren 17tik abenduaren 3a bitartean.
Parte hartzea irekia da eta bi kategoriatan banatuko dira. Maila bakoitzean bi sari emango dira. Gazteen mailan 14 urtera arteko herritarrek parte hartuko dute eta helduen mailan hortik gorakoek. Bakoitzak gehienez ere bi argazki bidali beharko ditu. Denak horizontalak izan beharko dira eta kalitate onekoak, irudi sarituak herriko egutegia osatzeko erabiliko baitira.
Argazkiak bidaltzeko epea abenduaren 3an, asteazkenarekin, amaituko da. Irudiak udala@belauntza.eus helbide ra bidali beharko dira. Argazki bakoitzak titulua eduki beharko du eta mezuan parte hartzailearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dira.