Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Berastegi

San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek

Ospakizuna ez da behin ere bertan behera geratu, duela bi urte, itxiera egoeran egonagatik San Martin elizan egin zen

amaia nuñez

Martes, 17 de enero 2023, 16:02

Comenta

Usadioa jarraituz, Berastegin San Anton baselizan elizkizun bereziarekin ospatu dute goizean animalien zaindari bezala ezaguna den santuaren eguna. Egun euritsuak eta azken bi urteetako pandemia egoerak parte hartzea murriztu bazuen ere, berastegiarrak zein eskualdeko herritarrak gerturatu dira ohiturari hutsik egin gabe etxeko animaliak bedeinkatzera.

Ospakizuna ez da behin ere bertan behera geratu, duela bi urte, itxiera egoeran egonagatik San Martin elizan egin zen eta. Gaur, asteguna denez, haurrak eta langileek ezinezkoa izan dute gerturatzea.

Ermitaren kanpoaldean txakurren zaunka ixilak eta txerritxoaren kurrin-hotsak izan dira nagusi, meza bukatu bitartean pazientziarekin hotzari aurre eginez. Behin eukaristia amaituta, Xabier Iturrioz apaizak animalia guztiak bedeinkatu ditu baselizaren atarian, momentuko euri-jasatik babestuz.

Nuñez
Imagen principal - San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek
Imagen secundaria 1 - San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek
Imagen secundaria 2 - San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek

Ospakizuna amaitzeko, parrokiako emakumeek prestatutako hamaiketakoa eskaini da bertaratu guztientzat, salda beroa eta haragi egosi pintxoak. Ostiralean, hilak 20, San Sebastian eguna ospatuko da, aurten ere Erretore etxeko kapilan egingo da meza, 11:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek

San Anton eguneko bedeinkapena jaso dute animaliek