Tolosa Goierri
Amelieren ipuin kontaketa musikatua egingo dute bihar liburutegianA. N.
orendain.
Asteartea, 11 azaroa 2025, 20:27
Azaroko egitarauaren baitan, 'Amelie' kontalariak ipuin kontaketa saio musikatua eskainiko du bihar osteguna liburutegian 17:30ean. Kontaketa 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, Amaia Elizagoien kontalaria eta Itziar Teietxea kitarra-jolearen eskutik.
Bestalde, azaroaren 20an, ostegunarekin, euskara planaren inguruko saio parte hartzailea egingo da, 17:30ean liburutegian.