Borrar
Igandeko jardunaldian parte hartu zuten kideek talde argazkiak atera zuten Idiazabalgo plazan ekitaldia agurtzeko. Landarlan

Goierri

AHTaren zundaketa kanpainaren aurrean mobilizazio zabala ospatu zuten Idiazabalen

Ehunka lagun bildu ziren mendi martxan eta aldarrikapen jaian; Nafarroako korridoreak Euskal Y-rekin lotzeko zundaketak salatzeko

Asteartea, 25 azaroa 2025, 20:47

Comenta

Igande an Idiazabalek mobilizazio egun indartsua bizi zuen AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko iragarritako zundaketa kanpaina salatzeko. 'STOP Zundaketak–AHTrik Ez' ekimenak deituta, mendi martxa eta aldarrikapen jaia egin ziren, eta eguraldi txarraren iragarpena gorabehera, parte hartzea handia izan zen. Orain dela hilabete pasa jakin zen Goierri eta Sakana arteko zazpi zundaketa egiteko asmoa zegoela, baina kalteturiko udalek ez dute oraindik inolako informaziorik jaso, eta horrek kezka areagotu du.

Euria izan zela-eta, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki zuten egunean bertan. Hala ere, martxak Olaberria eta Idiazabal arteko puntutik igaro zen, eta badirudi han zundaketa egiteko asmoa dagoela, antolatzaileen esanetan. Ibilbidean zehar, Aralar mendiguneari 'modu basatian' eragingo liokeen hirugarren alternatibaren arriskuak azaldu zituzten irteeraren gidariek, baita Euskal Y-ren Gipuzkoako zatien 'ondorio itzulezinak' gogorarazi zituzten ere.

12:00etan, martxa herrira itzuli zen eta frontoi ondoko ekitaldia izan zen egunaren muina. Txalapartaren harrerak eta trikitixa zein panderoaren doinuek giro berezia sortu zuten plazan, eta parte hartzaileek tokiko produktuez osatutako hamaiketakoaz gozatu zuten. Horren ondotik,'STOP Zundaketak–AHTrik Ez' ekimenak azken bi urte eta erdiko lanaren balorazio sakona aurkeztu zuen. Ekimenak nabarmendu zuen borrokak 'fruitu argiak' eman dituela, baina «mezua zabaltzen jarraitzea ezinbestekoa» dela.

Ondoren, Inma Mugerza hidrogeologoak azalpen zehatzak eman zituen AHTaren eraikun-tzak Aralarko karstean sor di-tzakeen kalteei buruz. Mugerzak ohartarazi zuen ingurune karstikoan egindako tunel zein zundaketek «ur azpiko biltegiak eta ekosistema osoak kaltetzeko arrisku zuzena» dutela. Adituak ostiralean, azaroak 28, arratsaldeko 18:00etan Ataungo udaletxeko batzar aretoan hitzaldi osatuago bat emango du, eta antolatzaileek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Ekitaldiari amaiera emateko, inguruko izaki mitologikoek antzezpen labur bat egin zuten, Aralarko ingurunearen zaurgarritasuna modu sinbolikoan irudikatuz. Azken mezua argia izan zen: mehatxaturiko udalei eskatu zieten zundaketak ez onartzeko, ez laguntzeko eta ez baimentzeko. Herritarrei, berriz, adi egoteko eta mugimendu susmagarririk ikusiz gero 656 71 11 30 telefono-zenbakira edo dagokien udaletara deitzeko gogorarazi zitzaien.

Bestalde, 'STOP Zundaketak–AHTrik Ez' eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ostiraleko hitzaldira gonbidatu zituzten bertaratu ziren kideak. 'AHTak, ingurune karstikoak zeharkatzearen arriskua' izenburupean, Mugerzak azken urteetako kalteak eta arriskuak azalduko ditu. Bi taldeek adierazi dute informazioa zabaltzea 'funtsezkoa' dela eta herritarren parte hartzeak 'defentsa lan kolektiboan' pisu handia duela.

Antolatzaileek osatutako balorazio dokumentuan azaltzen den moduan, ekimenak azpimarratu zuen «zundaketa bakoitzak ondorio larriak izan ditzakeela, eta herritarren presioak bakarrik lor dezakeela AHTaren proiektuari benetako galbahea pasatzea». Igandean ospatutako jardunaldiak argi utzi du eztabaida ez dela itxiko eta borrokak jarraipena izango duela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AHTaren zundaketa kanpainaren aurrean mobilizazio zabala ospatu zuten Idiazabalen

AHTaren zundaketa kanpainaren aurrean mobilizazio zabala ospatu zuten Idiazabalen