Borrar
Villabonako Oinkari eta Lizartzako Otsolar dantza taldeetako dantzariek emanaldia eskaini zuten frontoian.

Inauteriak giro ederrean hasi ziren

Euskal Herriko Mus Txapelketaren VIII. edizioaren baitan, gaur Lizartzako kanporaketa jokatuko da

YARZA

Domingo, 24 de enero 2016, 01:47

Goiztiarrak dira aurten inauteriak eta Lizartzan atzo eguerdian eman zieten hasiera. Ohitura den bezala, gibela dastatuz eman zitzaien hasiera ekitaldiei, Udal ordezkariak ere bertan zirela. Pello Olano izan zen alkate lanetan, eta zinegotzi moduan aritu ziren Manu Jaka, Lontxo Goikoetxeaundia, Jose Soroa, Xanti Olaetxea, Jose Javier Loidi, Jose Mari Gorostidi.

Ondoren Lizartzako antzerki taldeak antzerki-parodia eskaini zuen, ikusleen artean barre ugari eragin zuena. Hurrengo igandeko bazkarian dastatuko den txekorrak ere parte hartu zuen antzerkian. Jarraian, Villabonako Oinkari eta Lizartzako Otsolar dantza taldeetako dantzariek emanaldia eskaini zuten. Agurrarekin eta banako zaharrarekin hasi zuten saioa eta, segidan, Lau urtaroen dantza, dantzarien bizitzaren erakusgarri. Horretaz gain Sorgin dantza, 'aurkez aurke' desafioa, herri dantza, Zapatari, fandango eta arin-arina, Arantzako dantzak eta Kaxarranka ikusteko aukera izan zen.

Arratsaldean kantu-poteoa izan zen herriko inauteri kantuak abestuz. Hurrengo ostiralean emango zaie jarraipena Ihauteriei igandera bitarteko egitarauarekin.

Gaur Mus Txapelketa

Euskal Herriko Mus Txapelketaren VIII. edizioaren baitan, gaur Lizartzako kanporaketa jokatuko da, Joxe Mari Tabernan (17:00). Parte hartzaile guztiek eramango dute saria. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Izen ematea 16:30etik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauteriak giro ederrean hasi ziren

Inauteriak giro ederrean hasi ziren