Borrar
Ibai Llanos bilbotarrak elkarrizketa saio bat sortu berri du Twitch-en. Argazkian, Gerard Piqué-rekin.

Twitch, etengabe hedatzen doan sareko solastokia

Edozein ekitaldi zuzenean jarraitzeko eta ikus-entzuleen parte-hartzea ahalbidetzeko duen gaitasunean oinarritzen da, adituen ustez, plataformaren arrakasta

M. IMAZ

Larunbata, 6 martxoa 2021, 10:05

Comenta

Jatorrizko eremutik irten eta beste arlo askotara arrakasta handiz hedatzen ari den Twitch plataforma, zuzeneko emankizunetan oinarritua, ez da berria, baina azken hilabeteetan sekulako hazkundea izan du. 2011ko ekainean sortu zen, alegia, eta Amazonek erosi zuen handik hiru urtera, 970 milioi dolar ordainduta. Aurreneko urteetan bideojoetako-partidak, e-kiroletako lehiaketak eta musika-emanaldiak izan ziren plataformako eduki ia bakarrak, baina edozein ekitaldi zuzenean jarraitzeko eta ikus-entzuleen parte-hartzea bideratzeko duen gaitasunak beste arlo batzuetako profesional eta enpresen interesa piztu du, eduki-sortzaileek kopurua biderkatuz, eta jarraitzaileena ere bai.

Gaur egun, badirudi Twitch-en ez dagoena ez dela existitzen, eta harako bidean dira publikoarekin harremanetan egotea ezinbestekoa dutenak. EITB-k, esaterako, igande honetan EITBtwitch kanal berria estreinatuko du, 'Baserria' saioaren finalaren harira. Zer du ba Twitch-ek beste zerbitzu batzuek ez dutena? Zergatik ari da hedatzen horren azkar azken hilabeteetan 'gamer' unibertsotik beste arlo batzuetara? Zer dela eta ari da hasiera batean nerabe eta gazteei zegokien eremua helduen mundura gerturatzen?

UOC-eko (Universitat Oberta de Catalunya) zenbait ikertzailek, fenomenoa aztertu ondoren, ondorioztatu dute arestian aipatutakoez gain arrakastaren eta hazkunde azkarraren zio nagusiak bi direla: denbora errealean harremantzeko aukera eskaintzea, eta komunitateen sorrera ahalbidetzea.

Eduki eta erabiltzaile berriak

Joan Arnedo irakaslearen ustez «belaunaldi aldaketa» baten isla ere bada, non «telebista garrantzia galtzen ari den, lineako edukien mesedetan». Horrenbestez, pataforma horietan sartu ziren gazteek hor jarritzen dute, urteak betetzen, «pertsonalki eta profesionalki aurrera egin ahala, beraien kezka eta beharrak asetzen jarraitzeko».

Erabiltzaileen batez besteko adinaren goranzko joera, ordea, ez da soilik bilakaera natural horren ondorio. Zerbitzua beste mota bateko edukietara zabaltzen joan ahala, alegia, erabiltzaile helduagoak bereganatu ditu, denbora errealean elkarri eragiteko aukerak erakarrita. Elena Neira UOC-eko irakaslearen aburuz, efektu horrek «audientziaren arretari eustea lortzen du, eta horixe da preziatuena ekonomia digitalean». Orain arteko bideari eusten badio, Twitch-ek Google-en filial gisa jarduten duen YouTube-ri gaina hartzea ez du baztertzen Neirak.

Bideojokoek oraindik ere pisu handia dute Twitch bidez zabaltzen diren edukietan eta erakartzen dituzten ikus-entzuleen zaletasunetan. Audientziaren %38, esate baterako, LoL, Just Chatting, Among Us, Call of Duty: Modern Warfare, Fortnite, FIFA 21 eta Phasmophobia jokoen artean banatzen dute.

Pandemiaren eragina

Baina, esan bezala, edukien eta erabiltzaileen aldetik gero eta handiagoa da aniztasuna, eta publiko berriak ari dira hurbiltzen baliabide digital horietara. Elena Neirak uste dut pandemiak eragin zuzena izan duela aldaketa horretan: «Pandemiaren eraginez, izugarri hazi da guztion lineako jarduera, eta orain arte argitaratutako txostenek dioten aurten egonkortu egingo dela joera hori». Pandemiaren inguruko giroak, halaber, areagotu egin du komunikatzaile handien eta haien jarraitzaileen arteko elkarrizketaren balioa.

«Horretan datza arrakastaren gakoa», dio irakasleak. «Ikus-entzuleek ekarpen esanguratsuak egiten dizkiete 'influencer' horien edukiei, eta horrek balioa erantsen dio emankizunari». Aldaketa horrek askoren ahotan egon diren mugarriak izan ditu azken hilabeteetan. Esate baterako, Ibai Llanos bilbotarrak Gabon zahar gauean egin zuen kanpaikaden erretransmisioa, miloi erditik gora ikusle izan zituena.

Politikak ere ikusi du norainokoa izan daitekeen kanal horren potentziala. AEBetako Alexandria Ocasio-Cortez politikari demokratak maiz erabiltzen du; badaude ia Twitch-eko profila duten alderdiak eta Emmanuel Macron berak edo Frantziako Gobierno eledun Gabriel Attal-ek ere egin dituzte saioak, mitinetara joaten ez diren eta hedabide konbentzionalak gero eta gutxiago kontsumitzen dituzten gazteen bila.

Hala ere, UOC-eko irakasleek nabarmentzen dute kontua ez dela egotea, zerbait egitea baizik. «Kanal bat sortzeak gazteak hor daudelako, besterik gabe, ez du funtzionatuko. Are gehiago, beraien espazio pribatuaren inbasio gisa ere interpretatu dezakete». Solaskidea garrantzitsua da, baina garrantzi handiagoa dute mezuaren interesak eta hori azaltzeko moduak. Hala ere, «zehaztasun handiko marketin politikorako laborategi» egokia izan daiteke, baita arrakasta izateko landu beharko diren «narratiba desberdinak» probatzeko tokia ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Twitch, etengabe hedatzen doan sareko solastokia

Twitch, etengabe hedatzen doan sareko solastokia