Borrar

Azpeitiartuen ekarpenak

Ignacio Arakistain

Domingo, 19 de enero 2025, 09:50

Izan dira danborradari lehen harriak jartzen arituak. Abenduan joan zitzaigun eta aurtengoan bereziki akorduan dugun Pedro Illarramendi, esaterako. Jasotakoa zaintzen jardunak. Unerik gazienetan, hiltzear zena hauspotzen jaioak. Kepa Ibarzabal datorkit burura; umeen danborradaren egonkortasuna zor diogu berari. Azpeitiar konprometituak, eta festa gosez konprometitutako azpeitiartuak. Azken multzo horretan kokatu genezake hogeita hamar urte baino gehiagoz danbor festaren zaindaritza bere gain hartzen duen Soreasuko Sebastian Deunaren parrokiako arima izan den Kepa Susperregi apaiza. Bere agurrak erakutsi zigun gisan, badu izenik eta bada norbait Kepa herrian. Ez genuke topatuko bere egonaldi luze eta emankorrean Susperregik gurean ikutu ez duen alorrik. Izan kirol mundu, kultur anbiente edota labore sozial. Ertz ugari berak batuak, jendarte anitza berari batua. Egunotan ospatzen dugunera itzuliz, parroko ohiari zor diogu hogeita lau orduren bueltan entzuten diren San Sebastian Martxa -edo Donostiako Martxa, utz ditzagun Azpeitia bat bada zeruan eta gisakoak, otoi- mordoxkatik, bereziena. Raimundo Sarriegiren musika Azpeitiko Musika Banda beti prestuaren eskuetan, Gure Ametsa eta Ardozaleak elkartekoak tenplu tzarraren izkin banatan, organoaren orroak soinu magma horretan leku egin nahian. Azpeitiarrak atabal kolpez lozorrotik iratzartu ostean, urtero errepikatzen den une gogoangarria. 1997an, buruhauste eragile zaigun metereologia zela-eta, kanpoan burutu ohi zuten errituala barneratzea proposatu zien protagonistei Susperregik. Ereina zen larruak eta ileak tentetzeko moduko ekimenaren hazia.

Utzi ditu Izarraitzpe inguruak Kepak, joana zaigu kresalaren bitsez. Ebolutiboa eta arnas biziduna den festa bati utzi dio, baina, bere ekarpen nabarmena. Horrelakoa behar luke gure danborradak, eman eta jasotzekoa. Etengabean loratzen doan larrosaren parekoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiartuen ekarpenak