Borrar
Fraisoro Eskolaren irudia bost kamaratako dronean
Fraisoro Eskola LHII

Etorkizunari aurrea hartuz

Lehen sektorea eta berrikuntza bateragarriak eta beharrezkoak direla erakusten du berrikuntzan aitzindari den Fraisoro eskolak

Lunes, 7 de julio 2025, 09:38

CIPF Fraisoro Eskola LHII, orain dela 127 urte sortu zen, lehen sektoreak izan zitzakeen heziketa beharrei erantzuna emateko. Formazioaren bidezko profesionalizazioa eta berrikuntza oinarri, nekazaritza eta abeltzaintza inguruko ikasketak sakontzeari ekin zion, errelebo aldaketa lehiakor bati bide emanez.

Bere historian zehar, eskola, berrikuntza alorrean aitzindaria izan da: besteak beste, abeltzaintzarako ikuilu zirkularra instalatu zen bertan; beranduago, kristalezko negutegia, esnea jezteko robota, etab.

Gizartearen beharrek hala eskatuta, hainbat ziklo gehitu dituzte eskolaren eskaintzara: hala nola, elikagaiak eraldatzeko zikloa, lorezaintza eta loregintza, loregintza eta lore-arte espezialitatea eta basoa eta natura ingurunearen kudeaketa zikloa.

Elikagaiak eraldatzeko zikloa bera da beste berrikuntzetako bat, zeinetarako bere eraldaketarako gune propioa eraiki baitute, era oso praktikoan ikasleak formatuz eta gaurko eta etorkizuneko nekazari eta abeltzainei eskaintza dibertsifikatzeko aukera emanez.

Jakinekoa da, klima aldaketarekin batera, muturreko tenperaturak ez ezik, izurrite eta gaixotasunen ugaritzea ere badatozela.Hau dela eta, ingurune erresilienteen aldeko bidea egiten ari dira, eta horren adibide dira, batetik, estaldura jarraiko basogintzan sakontzea eta bestetik, inguruan dituzten zuhaitzetatik erretxin eta izerdia ateratzeko saiakerak. Horretaz gain, paradigma berri honen aurrean, lorezaintzatik ere hiritarron osasuna zaintzeko irtenbideetan sakontzen ari dira.

Honekin batera, digitalizazioak dakazkigun onurak ere aplikatzen dihardute, sektoreko alor ezberdinetan txertatuz: Inteligentzia Artifi ziala (baso suteen detekziorako), IoT (landare osasunaren jarraipena egiteko internetari loturiko sentsoreak), Blockchain-a (nekazaritzako ekoizpen ezberdinen eta elikagaien eraldaketa zikloak bateratu, eta lortzen diren elikagaien trazabilitatea ezagutzeko) eta bost kamara ezberdinez osaturiko drona (begetazio indizeak, suteen jarraipenak edo uholdeen eraginak jakiteko), besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etorkizunari aurrea hartuz

Etorkizunari aurrea hartuz