Borrar
«Arrantza jasangarria gure nortasunaren agergarri da»

«Arrantza jasangarria gure nortasunaren agergarri da»

1361. urtean sortutako Kofradia, arrantza kaia eta portua, Marina edo Portu auzoa... Hondarribiko izaeran eta nortasunean «axola handia» du arrantzak, herriko alkatea den Txomin Sagarzazuk azaltzen duen bezala

Jueves, 13 de octubre 2022

Zein da arrantza-sektorearen garrantzia Hondarribiko izaeran?

Hondarribiko bizitzan erabateko axola du arrantzak. Baina ez gaurtik, baizik eta hala da iraganetik. XIV. mendearen bukaeraz geroztik dugu Kofradia. Eta ez da bakarrik atzera begirakoa, gaur egun oso bizirik dago. Gure herriak eta Kofradiak berak biltzen duen arrantza bizirik dagoelako. Etorkizunari begira ere garrantzi handia izango du, hain zuzen ere arrantza mota jasangarria egiten den neurrian.

Jarduera ekonomikoaren ikuspegitik badu garrantzi handia: 21 itsasontzi, 300 marinel eta arrantzale… eta horren inguruan, sare-konpontzaile eta bestelako jarduerak egiten dituztenek. Baina horretaz gain, beste alde garrantzitsua badu: gure herriaren nortasunean duen pisua. Alde horretatik, arrantza-sektoreak garrantzi handia izan du iraganean, gure gaurko gizartean badu eta etorkizunean ere izango du.

Eragin hura, nola islatzen da herrian?

Hondarribiaz hitz egiterakoan esaten dugu herriak baduela herri bildu eta kasko harresitu bat, baduela mendia eta baduela arrantzaleen auzoa, Portua. Izenak berak ere markatzen digu: Portua eta, gaztelaniaz, Marina. Bertan historikoki arrantzale jendea bizi ohi da, beraz urbanistikoki badu pisua.

Gizartearen antolamenduan ere axola handia izan du, hain zuzen ere arrantza-jarduera ekonomikoarekin lotutako pertsonak momentu askotan Hondarribiko biztanleriaren zati handia suposatu dutelako. Hori dela eta, badu eragina udalherria ulertzeko ikuskeran ere. Beraz, gure nortasunean daramagu. Etengabeko eta urtetako eta mendetako jarduera izan da, zerikusia badu gure izaerarekin eta, gainera, bizi bizirik dago.

Gaur egun, zein da sektorearen garrantzia?

17.000 biztaleekin, Hondarribia zerbitzu-hiria da batez ere, baina lehen sektoreko jarduera nagusia arrantza da. Gainera, harro esan dezakegu arrantza modu jasangarrian eta zorionez gaurko estandarren arabera egiten dela. Horrek zer dakarkigu? Batetik, jarduera ekonomiko horren ondorioz, bai itsasoan bai lehorrean lanean ari diren hainbat jende bizi dela udalherrian. Bestetik, etorkizuna prestatzeko aukera ematen digu.

Etorkizunari begira, nola uste duzu izango dela sektorearen jarduera Hondarribin?

Kontuan izateko lehenengo gaia orokorra da. Hain zuzen ere, gure gizartean, euskadikoan eta hondarribikoan, gertaten ari den zahartzea. Belaunaldi aldaketa gertatu ohi den modua aldatu egin da eta gaur egun gure gizartean eragin handia izaten ari da. Arrantza arloan, belaunaldi aldaketa hori badagoela ikusten dugu eta horri erantzuteko hainbat neurri hartu da. Indartu beharko diren neurriak, zalantzarik gabe. Alde hori kezkagarritzat hartuta, bestalde, nabari da arrantza jasangarria gure nortasunaren agergarria dela. Gure arrantzalek, Hondarribiko, Gizpuzkoako eta Euskadiko arrantzalek, egiten duten arrantza mota etorkizuna prestatzeko modurik onena da. Badago teknologiaren laguntza, HAZI bezalako erakundeen laguntza; eta horrek etorkizunari aurre egiteko aukerak ematen ditu.

Erronka horiei begira, zein da erakundeen eta zehazki Hondarribiko Udaletxearen eginkizuna?

Lehenbizi, komunikazio erraza izatea eta horretan, Udalaren eta Kofradiaren artekoa etengabekoa da elkarri laguntzeko. Baina, Udaletxeari begira, konpetentzia guztiak ez daude gure esku. Hala ematen badu ere, gu ez gara denaz arduratzen eta testuinguru horretan Udalak jakin behar du nola eraman behar duen aurrera harreman hori.

Pare bat adibide. Aurten, Jaurlaritzatik Itsas Etxe Auditoriumean egindako jardunaldi batean Udalak lagundu egin du. Horrekin batera, guretzat oso esanguratsua den Santioko Egunaren bueltan, Kofradia - Itsas Etxeak lehenengo aldiz Hegaluze Eguna antolatu zuen eta bertan izan ginen elkarlanean beste erakundeekin batera. Alde horretatik, bidelagun izan behar dugu. Eta bidelagun gara. Udalak beti jakin behar du dagokion leku horretan egoten, baina ez egonean, baizik eta modu aktiboan kolaboratzea. Eta horri lotuta beste gai bat. Aurten Udalak San Telmo Gaztelua eskuratu du, arrantza portuaren gainekaldean dagoena. San Telmo Gazteluaren proiektua lantzeko ezinbestekoa zaigu Kofradiarekin elkarlanean aritzea. Lehen aipatutako etengabeko komunikazio hori giltzarria da.

Herriko biztanleriak nola jasotzen ditu ekimen hauek?

Arrantza arloko ekitaldiak egiten direnean badago gure buruari begiratzeko behar bat. Eta gure buruari begiratzen diogunean, badago gure nortasunaren agergarri izate hori indartzea. Alde horretatik, identifikazio maila handia gertatzen dela ikusten dugu, elkarlan horretan etengabe ateratzen dena. Beste puntu garrantzitsua da ere Hondarribira gerturatzen direnek, horrelako zerbait ikusten dutenean, zer jasotzen duten jakitea. Oso argi dugu gure benekotasuna, hau da, ez garela kontu berri bat asmatzen ari, baizik eta oso bizirik eta oso erro luzeak dituen komunitatea garen neurrian, egiten dugun eskaintza hori benetakoa da. Gure iraupenarekin zerikusia izango duena eta, azkenik, bertakoontzat harriozeko eta gustura sentitzeko modukoa ere izan behar duela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Arrantza jasangarria gure nortasunaren agergarri da»