Borrar
Itsas Etxea Auditoriuma

Itsas Etxea Auditoriuma

Hondarribia ·

Diziplina anitzeko ekipamendua ingurune paregabean

Lunes, 24 de marzo 2025, 09:06

2011. urteko urriaren hasieran estreinatu zuen Hondarribiak Itsas Etxea Auditoriuma. Edozein ekitaldi kultural edo profesionala ospa daiteke bertan, ekipamendu itzela baitu. 13 urte pasa dira eta Hondarribiak harrotasunez erakusten du mundura hamarkada honetan hainbat ekitaldi hartu dituen eraikin hau.

Eraikina Portua uzoan bertan kokatzen da. Leku ezinhobea, auzoa hiriaren bihotza baita. Itsasoa eta arkitektura ederreko eraikinen artean aurkitzen dugu Auditoriuma, bereinguruan taberna, jatetxe eta denda eskaintza anitzaegonik. Erakargarri guzti hauek osatzen duten ingurunea proiektuaren arrakastan ekarpen handia izan dute.

Xehetasunak

402 lagunentzako edukiera du Itsas Etxea Auditoriumak. Eserlekuen moldakortasuna da bereezaugarri garrantzitsuenetariko bat eta hiru eremuetan banatuak agertzen dira hauek. Bigarren harmaila mugikorra da eta hirugarren harmailera egokitzeko aukera eskaintzen du, lehenengo bost ilarak eszenatokiaren azpian 'ezkutatuz'. Espazio zabala eta argia eskaintzeko aukera ematen du egokitzapen honek.

Auditorio moderno honek zerbitzu eskaintza handi adauka ere. Guztien artean, bere makinaria eszenikoa, argiztapen teknikoa, zinema proiekzio digitala, kontzertuetarako soinua hitzaldiak edo zinema goraipatuko genituzke. Aldibereko itzulpenerako gela, ekitaldien grabaketa edo vilera areto bezala erabili daitekeen erakusketa gela eskaintzen du ere Auditoriumak.

Azken urtetan zehar hiriko erreferente kulturala bihurtu da Auditoriuma. Bertan kontzertuetaz, erakusketataz, antzerkietaz, dantzetaz edo filmetaz gozatzeko aukera dute bisitariek.

Arlo askotako biltzarrak eta erreferente diren ekitaldiak ere ospatu izan dira Auditoriumean: Amua Musika Film Laburren Jaialdia edo Hondarribia Jazz Festibala jaialdiek Itsas Etxea Auditoriuma aukeratu dute egoitza bezala.

Ospatutako ekitaldien artean veste hauek aipatu ditzakegu ere: Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusiak, Gabonetako merkatuak tokiko merkataritzaren lankidetzarekin eta informazio eta formakuntza jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko sailaren edo Turismo sailaren eskutik.

Itsas Etxea Auditoriuma

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itsas Etxea Auditoriuma