Gipuzkoako iraganetik etorkizunera bidaiatzeko aukera paregabea
'Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar' lelopean, Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresua azaroaren 27an ospatuko da Donostiako Kursaalean
Viernes, 14 de noviembre 2025, 13:59
'Ipuskoa' izenaren lehen aipamen idatzia egin zenetik mila urte pasa direla ospatuz, gure lurraren historiari, sustraiei eta baserritarraren lanari aitortza berezia egin nahi dire Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresuak.
'Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar' ildo gidari gisa, ekitaldi honek Gipuzkoaren iraganetik etorkizunera doan denboran barrena bidaia emozionala proposatuko du datorren azaroaren 27an Donostiako Kursaalean.
Mendeetako jakituria eta balioak gogora ekarri eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera paregabea izango da kongresua. Horretarako, ekimenaren zortzigarren edizio honetan, sektorearekin lotura estua duten arlo desberdinetako pertsonek hartuko dute parte, Gipuzkoaren iraganari eta etorkizunari buruzko 360º-ko ikuspegia eskainiz.
Elkarrizketak, mahai-inguruak eta hitzaldi inspiratzaileak uztartzen dituen egitarau erakargarria prestatu da, 9:15etatik 14:30etara ospatuko dena. Bi bloketan banatuta, irekiera instituzionala Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia den Eider Mendozak egingo du.
El congreso Gure Lurra 8 Sembrando se celebrará el jueves 27 de noviembre en el Kursaal donostiarra, bajo el lema 'Nuestras raíces: ayer, hoy y mañana' y con una programación completa y dinámica que rinde homenaje a la historia de nuestra tierra y a los agentes del primer sector
Iraganari buruzko 360°-ko ikuspegia
Lehenengo blokeak 'Iraganeko ezagutza, orainaren indarra' du izenburutzat eta Gipuzkoaren etorkizunari buruzko 360°-ko begirada eskainiko du. Horretarako, lurraldearen historia ulertzeko ezinbestekoak diren hainbat arlo jorratuko dira: paisaiaren bilakaera, itsasoaren garrantzia, euskararen eta gure ohituren transmisioa, kontsumo eta kultura-aldaketak, eta gure identitatea eraiki duten balioak.
Atal honetan erreferente diren hainbat ahots aterako dira eszenatokira, bakoi-tzak bere ikuspegitik kontatzeko zer iraka-tsi digun iraganak eta nola lagundu diezaguken etorkizuna ulertzen. Protagonisten artean Eugenio Ibarzabal ekonomista eta kazetaria nabarmendu daiteke. Berarekin batera Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoaren zuzendaria; Luis Mari Zaldua, Gipuzkoako Parketxe Sareko zuzendaria; Leire Arandia, D'Elikatuz guneko arduraduna, eta Iñaki Perurena harrijasotzaile ospetsua egongo dira. Halaber, Izeta eta Zapiain familiko sagardotegietako ordezkariak ere izango dira protagonistak, lehen sektorean gauzatu diren belaunaldien arteko erreleboa erakutsiz.
Etorkizuna baserritik landatzen
Kafea eta atsedena hartu eta gero, eguerdian, 'Etorkizuna baserritik landatzen' deitutako bigarren blokeari hasiera emango zaio Elsa Punset idazlea eta filosofoaren eskutik. Bizitza bizkor eta etengabe aldatzen den honetan, adimen emozionalak gure orekan duen funtsezko papera jorratuko du bere hitzaldian. Era berean, naturarekin dugun harremana eta gure ongizate emozionalean nola eragiten duen aztertuko du, gure sustraiekin eta lurraldearekin bat eginez.
Dividido en dos bloques, el congreso contará con una participación destacada de perfiles diversos procedentes y vinculados a distintos ámbitos como la economía, el mar, la cultura, el deporte o la naturaleza; y culminará con una degustación de productos de proximidad
Jarraian, beste protagonista batzuen esperientziak lehen eskutik ezagutuko dira. Hala nola, Amaia eta Aimar Garmendia anai-arraben egunerokoa. Biak enpresa mundutik etorritakoak dira, eta gaur egun lehen sektorean dihardute, benetako pasioz. Gero Joseba Anduezaren txanda izango da. Nartra enpresako langilea izanda eta Baserritar Misto Profesionala ekimenari esker, industriako lana baserrikoarekin nola uztartzen duen jakitera emango du. Eta, azkenik, sektorearen etorkizunera zuzendutako mahai-ingurua ospatuko da, motibazioz beteriko pertsonen esperientziak partekatuz eta lehen sektoreak eskaintzen dituen aukerak erakutsiz.
Kongresuari amaiera emateko, jorratutako gaien hausnarketa sakona egingo du Eugenio Ibarzabalek, lurraldearekiko eta sektorearekiko duen ikuspegia eskainiz. Jarraian, eta ekitaldia era ezinhobean amaitzeko, bertako produktuen dastaketa eskainiko da Kursaalean bertan.
Gure Lurra 8 Sembrando Futuro
-
Noiz Osteguna, azaroak 27
-
Non Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian