Borrar
Txapa banaketa 2020ko Euskaraldian. Txapa jantzea, ordea, ez da nahikoa ariketa probetxuz burutzeko. morquecho
Euskaraldia

'Zapla!', hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko gida modukoa

Ahobizi eta belarriprestei baliabideak eskaintzeko sortu den podcastak la atal izango ditu, eta astearte honetan sareratuko da lehena. EiTB podkast gunean eta Google podcast, Apple podcast, Ivoox eta Spotify plataformetan egongo da entzungai

Astelehena, 31 urria 2022, 13:24

Comenta

Lau ataleko podcast bat sortu du Euskaraldiak, 'Zapla'! izenburua duena, «hizkuntza ohiturak aldatzeko baliabideak eskaini» eta «euskararen erabilera handitu eta hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzten herritarrei tresnak eskaintzeko helburuarekin».

Astearte honetan, azaroak 1, sareratuko den lehen atalean Gemma Sangines psikologoa izango da elkarrizketatu nagusia. Sangines hizkuntza asertibitatea lantzeko eskaintzen diren TELP tailerren sortzaileetako bat da eta Zapla! podcastaren lehen atalean estres linguistikoa, hizkuntza sumisioa eta asertibitatearen gainean arituko da.

Lehen atal honetan Juan Ignacio Perez Iglesias Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari eta Jakiundeko presidentearen parte hartzea ere izango da, hizkuntza hautuaren inguruko bere testigantza eskainiko baitu.

Ordu erdiko iraupena izango dute Zapla! podcastaren lau atalek. Azaroko lehen lau astearteetan sareratuko dira atalok, EiTB podkast gunean batetik eta beste lau audio plataformatan bestetik (Google podcast, Apple podcast, Ivoox eta Spotify plataformetan).

Hizkuntza portaerei lotutako gaiak

Monika Belastegi eta Juan Kruz Lakastak gidatutako podcastean hizkuntza portaerei lotutako edukiak landuko dira. Estres linguistikoa, sumisio linguistikoa, asertibitatea eta hizkuntzarentzako gune babestuak izango dira, besteak beste, landuko diren kontzeptuetako batzuk. Horretarako adituekin egindako elkarrizketek ardaztuko dituzte podcastaren lau atalak.

Hortaz gain, hizkuntza hautua ere izango da podcastaren aztergai nagusietako bat. Hizkuntza hautuari lotutako lau testigantza ere ezagutu ahal izango dituzte podcastaren entzuleek. Euskaraldiaren hirugarren edizioaren bezperatan ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzten herritarrentzako baliabideak eskaintzea izan da podcastaren sortzaileen asmoa. Podcastean baliabide horiek lantzeko hainbat egoera zehatz ere irudikatuko dira, adituen aholkuak jaso ahal izateko.

Zapla! azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kontestuan sortu bada ere, gerora ere erabilgarria izango den tresna dela uste dute podcastaren sortzaileek. Podcasta Euskaraldiak sortu du EiTB podkast plataformarako eta ekoizpena On Time- k egin du. Aurkezle lanetan Monika Belaustegi eta Juan Kruz Lakasta kazetariak aritu

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zapla!', hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko gida modukoa

'Zapla!', hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko gida modukoa