Borrar
Ikastolen Elkartea

Txikipediarako 600 sarrera berritik gora idatzi dituzte ikastoletako ikasleek

28 ikastolatako 1.600 ikasle inguruk sortutako testuak klima aldaketa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herria landu dituzte batik bat

DV

Astelehena, 24 apirila 2023, 15:24

Comenta

Erronka ezarri eta betetzea beti bada pozgarria, langa bikoiztea are gehiago. Horixe da Euskal Herriko 28 ikastolatako ikasleek lortu dutena azken hiru hilabeteetan Txikipediarako 631 sarrera sortuta. Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak elkarrekin antolatutako '300 baietz!' erronkaren hirugarren ekitaldiari urtarrilean ekin zioten eta astelehen honetan jakinarazi dituzte datuak.

Sortutako testuak klima aldaketa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herria landu dituzte batik bat. Guztira 28 ikastolatako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako 1.600 ikasle inguruk hartu dute parte ekimen honetan, hiru edo lau ikasleko taldetan banatuta.

Hiru fasetan burutu da proiektua. Lehenbizikoan, erronkaren aurkezpena egin zitzaien ikasleei, Ikastolen Elkarteko dinamizatzaileen eskutik, eta besteak beste gai hauek jorratu zituzten: sentsibilizazioa, arakatze jarduerak, planifikazioa, gaien aukeraketa…

Sarrera berriak sortzea izan zen bigarren fasea: Txantiloiak eta ereduak izan zituzten ikasleek eta aukeratutako gaiaren gaineko artikuluak edota pertsonaien biografiak sortu zituzten.

Azkenik, sarreren argitalpena egin zuten. Saio horretan artikuluen baldintzen errepasoa egin zuten, Txikipedia gunea ezagutu zuten ikasleek, edizioa landu eta, azkenik, sortutako artikulua publikatu zuten.

Ikastolen Elkarteko dinamizatzaileek bideratu dituzte Txikipediarako sarrera berriak egiteko saioak, gela bakoitzeko tutoreekin koordinatuta. Ekimen honen helburu nagusia Interneten euskarazko edukiak gehitzea izanik, lantzea proposatu zaie ikasleei, eta gai horiek hartuta denen artean sarrera berriak publikatzea Txikipedian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikipediarako 600 sarrera berritik gora idatzi dituzte ikastoletako ikasleek

Txikipediarako 600 sarrera berritik gora idatzi dituzte ikastoletako ikasleek