Borrar
'Tradizioaren traizioaz?' ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango dira

'Tradizioaren traizioaz?' ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango dira

«Kulturak eta sorkuntzak gure identitatearen eraikuntzan duen garrantziaz gogoeta» sustatu nahi du hainbat aditu eta profesionalen laguntzarekin

Sábado, 27 de mayo 2023, 11:46

Aste honetan aurkeztu dira UPV/EHUren Udako Ikastaroak eta baitan duten eskaintza zabal bezain interesgarria da. Hauen artean 'Tradizioaren traizioaz?' ikastaroak «kulturak eta sorkuntzak gure identitatearen eraikuntzan duen garrantziaz gogoeta» sustatu nahi du hainbat aditu eta profesionalen laguntzarekin. Hitzaldi eta mahai inguruen bidez, bi egunez, datorren ekainaren 28an eta 29an, landuko da gaia.

Besteak beste, kultur jarduera ezberdinetako artista, aditu eta ikertzaileak izango dira tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harremana aztertzeko, hala nola, dantza, musika, bertsolaritza, margolaritza, literatura, antzerkia edo pastorala gisako jarduerak ardatz hartuta, Euskal Herriko zein kanpoko adituekin.

Programan ezarriak dauden helburuak honakoak dira: Tradizioa eta garaikidetasunaren arteko harremanari buruz azterketa egitea dantzan, bertsolaritzan, musikan; sormenak, berrikuntzak sortzen duen tradizioaren traizioaz azterketa egitea; tradizioaren itxuraldatzeak sortzen duen eragina nortasunean; digitalizazioak euskal kulturan sortzen duen eragina aztertzea; kultur arloan tradizioan oinarritutako berrikuntza egiteko prozesuen azterketa egitea; kultur adierazpideen garapenak herri izaera batean duen eragina aztertzea eta kultur arloan tradizioan oinarritutako berrikuntza egiteko prozesuen azterketa egitea.

'Tradizioaren traizioaz?' ikastaroa Iñaki Goirizelaiak eta Jon Mayak, Kukai Kultur Elkarteko zuzendariak eta dantzariak, zuzenduko dute eta ekainaren 28an eta 29an izango da. Nahi duen oro apunta daiteke, aurreko jakintza edo ezagutzarik ez baita behar, eta prezioa 25 eurokoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Tradizioaren traizioaz?' ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango dira