Borrar
Parte hartu duten nerabeak, adituekin batera eta Elhuyar nahiz Danobatgroupen arduradunekin. José Mari López

Osasun mentala zaintzeko Zurrunbiloa sortu du Elhuyarrek

Danobatgroupen languntzarekin, gazteen testigantza eta adituen ekarpena uztartzen dituen lan audiobisualak ekoiztu ditu

Gaizka Lasa

San Sebastián

Asteartea, 25 otsaila 2025, 12:33

Comenta

Gaur goizean aurkeztu da gazteen osasun mentala erdigunean jartzea helburu duen Zurrunbiloa proiektua. Gazteen osasun mentala gizarte mailan interpelatzen gaituen gai konplexua da. Datuak ikusi besterik ez dago: euskal gazteen artean, 5etik 1ek osasun mentaleko asaldura bat du diagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa ere bider 6 egin da gazteen artean. Bereziki deigarria da neskatoei zer adinekin preskribatzen zaizkien antsiolitikoak: 11-12 urte eskasekin. Zer gertatzen ari den gertutik ezagutzeko eta gazteei arretaz entzuteko asmoarekin Elhuyarrek gai honi heldu dio Danobatgroupen babesarekin eta Zurrunbiloa proiektua sortu du.

Zurrunbiloa proiektua hiru fasetan banatzen da, eta haren helburua da gazteen osasun mentalarekin zer gertatzen ari den jakitea eta hura eraldatzeko bideak irekitzea. Lehenengo fasean, adituekin eta testigantzak eman dituzten 4 gazterekin, 5 ikus-entzunezkoen serie bat osatu da, besteak beste. Bigarren fasean, Elgoibarren, herri mailako diagnosi bat egingo da, eta, hirugarren fasean, gizarteari, emango zaioprotagonismoa.

Lehenengo faseko bost ikus-entzunezkoetan, 4 gazte eta 10 adituri eman zaie ahotsa, gazteen osasun mentalaren krisiari gazteen begirada kontuan hartzeko. Zenbait adituk zientziaren ikuspegi eraikitzailea ekarri dute: soziologoak, neurozientzialariak, farmazialariak, psikologoak, sexologoak, psikiatrak, irakasleak, osasun digitaleko adituak... Eta denek bat egin dute: sustrai soziala du krisi honek.

Gazteei dagokionez, lau gazteren testigantza zuzenak jaso dituzte ikus-entzunezkoek: Aroa (18 urte), Eneko (23 urte), Garazi (22 urte) eta Laura (24 urte). Orain, beren burua berregin, eta ikasitakoa kontatu nahi dute. Adituek berek aitortuta, hunkigarria, eskuzabala eta oso zintzoa da haien kontakizuna. Ikus-entzunezkoez gain, zurrunbiloa.eus webgunea ere badugu gaurtik aurrera. Bertan, adituekiko elkarrizketak, gurasoentzako eta gazteentzako aholku edo proposamenak, laguntzarako baliabideak eta zientziaren eduki sakonagoak egongo dira kontsultagai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osasun mentala zaintzeko Zurrunbiloa sortu du Elhuyarrek

Osasun mentala zaintzeko Zurrunbiloa sortu du Elhuyarrek