Borrar
41 liburu, 118 liburu zati eta 523 artikulu utzi zizkigun Joxe Azurmendi pentsalari zegamarrak. Lusa
Iruntzietara

Pentsalariak argiztaturiko bidea

Etorkizuna Joxe Azurmendiren lanek gure gizarteak norantz jo behar duen ikusten laguntzen digutela azpimarratu dute askok. Haien bila jo beharko dugu aurrean ditugun erronkei aurre egiteko argi-izpi bila

Domingo, 6 de julio 2025, 12:42

  1. Joxe Azurmendi

    Euskararen langilea, euskaldunontzat pentsatu zuena

Euskal pentsalari handiena, erreferentziala, konprometitua, zorrotza, oparoena... Joxe Azurmendi filosofo zegamarraren eta haren ibilbide intelektual sakon eta emankorraren inguruan egunotan esan eta idatzi denak agerian uzten du haren heriotzak euskaldunoi utzi digun hutsunea, berak bere burua «euskararen langiletzat» jotzea nahiago bazuen ere, inguruko askok berak baino gehiago pentsatzen zutela argudiatuz. Euskal Herritik eta euskaraz egindako gogoetek -nazioaz, gizabereaz, biolentziaz, gizartearen gainbeheraz, moralaz...- erreferentzia izaten jarraituko dute, baina, eta datozen auziei aurre egiteko ere haiengana jo beharko dugu argi-izpi bila. «Bere garaiko eta etorkizuneko euskaldunentzat pentsatu duen filosofoa joan da», azaldu zuen Jakinek bere heriotzaren berri ematerakoan. Eta hori baliatzea derrigorrezkoa dugu euskaldun gisa.

  1. Aniztasuna

    Arazoak definitu eta horien soluziorako erantzunak diseinatu

Immigrazioak dakarren aniztasunari behar den moduan erantzutea izango da euskal gizarteak epea labur eta ertainean duen erronka nagusietako bat, bilakaera hori geldiezina baita. Adibide bat jartzearren: Ormaiztegin ospatu berri duten kulturarteko festan, 1.300 biztanle baino gutxiago dituen herri honetan 23 nazionalitateko herritarrak topa daitezkeela nabarmendu zuten. Hortxe aniztasuna. Eta Sanjoanetan Hernanin izandako istilu arrazistek, zortzi, agerian utzi dute errealitate berri hau ondo kudeatzea premiazkoa dela. Gertatutakoaren ostean, hausnarketa abiatu du Udalak eta elkarbizitza gaian adituak diren kanpo laguntza espezializatua kontratatuko duela ere azaldu du, arazoak definitu eta horien soluziorako erantzun zehatzak diseinatzeko. Erantzun horiek topatzea ez da hernaniarrek egitekoa soilik, noski; denoi dagokigu asko baitago jokoan.

  1. Hezkuntza

    Euskara oztopo edota integraziorako tresna gure eskoletan

Ildo beretik, asteon jakin dugu Hezkuntza sailak emandako datuen arabera, amaitu berri den ikasturtean 97 nazionalitate ezberdinetako 8.000 ikasle iritsi zirela EAEko hezkuntza sarera behin kurtsoa hasita, 2022an baino 2.500 gehiago eta inoizko zifrarik altuena. Gure eskoletako gelek, sare publikoetakoek bereziki, jada islatzen duten aniztasunaren beste adierazle bat. Hortxe beste bat: Haur Hezkuntzan %700 hazi da jatorri migratzailea duten ikasleen kopurua azken zortzi urteetan. Honek dakartzan desafioei irtenbide egokia bilatzean egongo da gizarte osasuntsu baten gakoa. Eta euskara, askok oztopotzat ere jotzen dutena, horretarako tresna baliagarriena izan daiteke.

  1. Klima

    Bestelako kezkak aurretik eraman ditzakeen olatua

Badugu beste erronka bat ere urtetan prokrastinatu duguna, haren ondorioez behin eta berriro ohartarazi gaituzten arren. Eta hementxe dugu. Atzera bueltarik gabe. Kantauri itsasoaren tenperaturak marka historikoak hautsi ditu ekainean; baita Mediterraneokoak ere. Eta uztaila ere bide beretik joango da: hilaren 1ean Kontxako uretan sartu ohi duten termometroa 24 gradura iritsi zen. Ikusi beharko da horrek ekarriko dituen ondorioak noraino iritsiko diren baina aurrekariek ez digute baikor izateko argudio askorik ematen eta egun lehen mailan jartzen ditugun kezkak irentsiko dituztela dirudi. Prest topatu gaitzatela behintzat.

  1. Morala

    Moral diferenteak daude, baina ezin da horien artean dantzan ibili

Moralaz asko idatzi zuen Joxe Azurmendik eta, besteak beste, gizarte zibila baldin bagara, moralak ere diferenteak daudela nabarmendu zuen, baina horrek ez duela esan nahi moral diferenteetan ibili daitekeela dantzan. Eta gogoeta horiek testuinguru zehatz bati loturik jaso bazituen ere, gizarteko esparru askotara zabaldu daitezke eta ulergaitzak egiten zaizkigun gertakariak (norberak jar ditzala bereak) argitzeko balio dezakete. Pentsalari handien dohaina.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pentsalariak argiztaturiko bidea

Pentsalariak argiztaturiko bidea