Borrar
Iruntzietara

Setatsuenei dagokie garaipena

Determinazioa ·

Roland Garroseko pista nagusian irakur daitekeen esaldiaren adibide argiena bertan ikusi ahal izan genuen igandean. Determinazioa, erresistentzia, amore ez ematea... arrakastarako abiapunturik onena.

Domingo, 15 de junio 2025, 10:21

Misteriorik ez selektibitateko nota onenaren atzean

EAEko notarik altuena lortzeagatik izan da asteon albiste Jakintza Ikastolako Maddi Garate: 10etik 9,86 atera du ordiziarrak. Halako notarik ez zuela espero onartu du gazteak, ez omen zuen aukeraturiko ikasketak egin ahal izateko, baina berezkoa duen dohainak emaitza bikain honetara iristea ahalbidetu dio: lanean konstante izatea, setatsua –idazlan lehiaketaren batean saritua izateagatik edota atletismo probatan lehiatzeagatik ere aurretik albiste izana esanguratsua da–. Oraindik ez omen du garbi Garatek zer ikasiko duen baina bere aukeren artean STEAM ikasketak dira nagusi. Emakumeak zientzia eta teknologiaren esparrura erakartzeko temati borrokan dabiltzan horientzat ere albiste pozgarria.

Kritiken aurrean temati beti, aurkako iritziak laudorio bihurtu arte

Nekaezintasuna berezkoa duela behin baino gehiagotan argi utzi digu Mikel Oyarzabalek. Zelaian aurkaria presionatzerakoan, epaileari protesta egiterakoan, lesio larri baten ostean aurreko mailara iritsi nahian egindako lan eskergan... Ez da denboraldi erraza izan amaitu berri dena eibartarrarentzat –ezta aurrekoa ere– baina amore ematen ez duen horietakoa dela erakutsi du beste behin, eta liga txapelketan jasotako kritikak laudorio bilakatu ditu Nations Leagueko azken bi partidetan egindako lanari esker. Erretirorako bidean jarri nahi dutenei nola edo hala erantzuteko modua topatzen du beti aurrelariak. Kritikak itzuliko direla gauza ziurra da. Goza ditzala ba oporrak bitartean.

Seme-alaben bizi-kalitatea hobetzeko borroka nekaezinean

Alex Manrique eta Janita Mutsaers ere pertseberantzia-eredu dira. Gaixotasun larriak eta arraroak dituzten haurren guraso oro bezalaxe, euren bizitza bigarren mailan jarri ohi dute-eta semearen edo alabaren bizi-kalitatea hobetze aldera –hortxe Uxue Martin eta Erin Altzelairen kasuan ere– . Marcok, Alex eta Janitaren semeak CTNB1 sindromea du, batez ere garapen motorrari, intelektualari eta hizketari eragiten dion gaitz neurologiko larria. EAEn bost haur soilik daude diagnostikatuta. Egunero-egunero Marcorentzat onuragarriak diren ariketa eta terapia oro jarraitzearekin batera, gaitzari ikusgarritasuna emateko borrokan dihardute nekaezin, baita ikerketak bultzatzeko dirua biltzen ere. Ez ditzagun bakarrik utzi.

Lanak emaitzak emango dituen ez dakitenen iraunkortasuna

Jarraikitasuna ezinbestekoa behar dute Marcoren gaitza bezalakoak ikertzen dihardutenek. Ikertzaileen lana ez da beste modu batera ulertzen; nola jarraitu aurrera bestela lanak emaitzarik emango ote duen jakin gabe. Are gehiago, inguruko baldintzek bidea erraztu ordez malkartsuago bihurtzen dutenean. Asturiasko Printzesa saria jasoko duen Mary-Claire King estatubatuarra temati horietako bat da. Minbiziaren genetikan egindako aurkikuntzengatik saritu dute, bereziki garrantzitsuak izan baitira bularreko eta obulutegiko minbizien prebentzioan. Argentinako diktaduran lapurtutako haurrak identifikatzeko ere funtsezkoa izan da King. Eta beste aurkikuntza potolo bat ere utzi digu: gizakiok eta txinpantzeak % 99an berdin-berdinak garela frogatu zuen. Hori ba.

Ustelkeria, politikaren esparruan elikagaia topatzen duen munstroa

Pedro Sánchezen dohainetako bat omen da pertseberantzia, zailtasun eta porrot oro gaindituz helburuak lortzeko aurrera jarraitzeko gaitasuna. Halaxe iritsi zen agintera eta halaxe eutsi dio karguari. Alabaina, ikusi beharko da egungo panorama honetan horrekin nahikoa izango ote duen. Alabaina, azken albisteek argi utzi digutena da politika munduan setatsuena ustelkeria bera dela. Izen, alderdi eta egoera guztien gainetik behin eta berriro nagusitzen dena. Eta horrek gure gizarteari buruz asko esan nahi du, politikaz eta politikariez harago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Setatsuenei dagokie garaipena

Setatsuenei dagokie garaipena