Erabakiak hartuz egiten da bidea
Erronkak ·
Etapa ororen hasierak erabakiak hartu beharra dakar berarekin, eta horretarako ezinbestekoa da aukerak, baliabideak eta ondorioak ondo aztertzearekin batera, jomuga argi izateaSecciones
Servicios
Destacamos
Erronkak ·
Etapa ororen hasierak erabakiak hartu beharra dakar berarekin, eta horretarako ezinbestekoa da aukerak, baliabideak eta ondorioak ondo aztertzearekin batera, jomuga argi izateaKe zuria tximiniatik. 24 ordu baino gutxiago behar izan zituzten kardinalek aita santu berria aukeratzeko. Robert Francis Prevost estatubatuarra. Leon IVX.ena. Alor progresistenen eta ... kontserbadoreenen artean erdibidekoa; aurrerapausoekin jarraitu nahi du, antza, baina hausturarik gabe. Hala diote adituek, bederen, ostegunaz geroztik idatzi diren ehunka artikuluetan (lehen agerraldiko jantziek ere mezu argia islatu ei zuten). Lanean hasterako erronka zerrenda luzea idatzi diote/diogu denon artean Prevosti: Eliza zabaldu behar duela, Frantziskoren erreformekin jarraitu, Vatikanoak dituen arazo ekonomikoei aurre egin, sexu abusuen biktimiei euren lekua eman... Eragile politiko bezala ere zein paper bete nahiko duen ikusteke dago. Denborak erantzungo dio horri guztiari, baina izendapenak noren muturrak zimurrarazi dituen ikusita, ez dirudi hautaketa txarra.
Ekainean Unibertsitatera Sartzeko Proba egingo duten 13.000 ikasle baino gehiagok ere erabaki garrantzitsu bat hartu beharko dute laster: zein gradutan matrikulatuko diren. Lehenengoan asmatzea ez da erronka samurra (bizitzak norabidea aldatzeko aukera gehiago eskainiko badie ere), eta hori errazteko, lan-aukera onenak eskaintzen dituzten adarretan jarri ohi dute mira askok (gurasoek bereziki). Osasuna eta ingeniaritza dira, noski, adar horiek. Ezustekorik ez. Humanitateak ez dira inoiz halako zerrendetan agertuko. Bidegurutze horretan, baina, dauden ikasleek jakin beharko lukete gure mundua ulertzeko, haren norabidea erabakitzeko, oinarrizko pieza direla. Steve Jobsek berak argi zuen: «Teknologia ez da nahikoa. Arteekin eta humanitateekin ere elkartu behar dugu, hunkituko gaituzten emaitzak lortzeko».
Jakina bazen ere, pasa den asteko itzalaldiak inoiz baino argiago utzi zigun premiazkoa dela energiaren alorreko bidegurutzean erabaki irmoak hartzea, lehenbailehen gainera. Izan ere, berriztagarrien aldeko apustuan adostasun zabala zegoela bazirudien ere, laster asko agertu dira nuklearraren abantailak zerrendatzeko prest daudenak. Interes ugari mugitzen dituen alorra izaki, ez da erraza egoera zorroztasunez aztertzen duten ahotsak topatzea, baina horien artean berriztagarrien aldeko joera da nagusi. Hori bai, inbertsio egokiarekin eta hark dakartzan kontraesanak (non, noren edo zeren alboan, nola, nolakoa, zenbat...) onartuz.
Bidegurutzean, erronka zerrenda luzearekin eta erabakiak hartzeko premian. Halaxe dago Reala ere. Eric Bretosengana zuzenduko dira laster begiradak, lehen taldearen inguruan har ditzakeen erabakiengatik, bereziki. Nesken taldearen ardura ere bere gain hartuko du, ordea, kirol zuzendari berriak, eta hor lan eskerga izango duela dirudi. Agur asko, gehiegi, izango ditugu gaurko partidaren ostean. Duela ez hainbeste zerua ukitu zuen taldea, igandeetan Zubietara joateko ohitura ezarri zuena, ia guztiz desagertuko da eta behetik eraiki beharko da proiektu berria. Eskaini diezaiola behar den denbora eta arreta.
Ostegunean bere laugarren edizioa abiaraziko duen Euskaraldiak ere makina bat erronka dakartza –parte-hartzea handitzea, herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea, gizartea aktibatzea, erakundeei kargu hartzea...–, baina bakarra gailentzen zaie beste guztiei: euskara ulertzen dutenen hizkuntza-ohiturak aldatzea. Eta, horretarako, edozein ariketa edo kanpainaz harago –hauek erabilgarriak eta beharrezkoak izanik ere–, norberaren hautua baino ez dago. Gure egunerokoa euskaraz bizitzeko hautua.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.