Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Josu Sueskun, Unai Gardoki eta Urko Peral, aurkezpenean.

Urriaren 16an eta 17an izango da Nafarroa Oinez

Iaz Covid-19aren eraginagatik bertan behera utzi ostean, Lizarra Ikastolak antolatuko du aurtengo ekitaldia

J. A.

Osteguna, 7 urria 2021, 13:21

Comenta

Lizarra Ikastolak urriaren 16an eta 17an antolatuko du Nafarroa Oinez jaialdia. Iaz Covid-19aren eraginagatik bertan behera utzi ostean, «azken txanpan» murgildu da ekimena. Bertaratuen segurtasuna bermatzea eta jendetza ekiditea izan da antolatzaileen asmoa. Ildo horretan, zazpi espazio izango dira: urriaren 16an Foru eta Santiago enparantzetan eta urriaren 17an ikastolan, Los Llanos parkean, Remontival pilotalekuan, zezen plazan eta Los Llanos Kulturaguneko lorategian.

Lelotik bertan, 'Ongi pasatu, pasatu gabe', egin du azpimarra antolakuntzak. Murrizketen desagerpena txalotu badute ere, argi eta garbi utzi dute festara bertaratzen den orok «tentuz» jokatu beharko duela. «Bakoitzak bere burua, ondoan dituenak eta, jakina, inguru giroa errespetatu behar ditu. Hala eginez gero, segurtasun propioa zein besteena bermatuta egongo da».

Gainerako lurraldeetako jaialdietan egin den bezala, Nafarroa Oinezek formatu txikia izango du. Ehunka laguntzaile eta boluntarioek egindako lanari esker hezkuntza proiektua etengabe aldakorra izan den egoerara egokitzeko gai izan da. Ez da gune guztiak zeharkatuko dituen ohiko ibilbiderik egongo, ezta sarrera bakar bat ere.

Duela bi urte hasi zen lanean Lizarra Ikastola 2021eko Nafarroa Oinez aurrera atera zedin. «Ordutik ez da etenik egon», azpimarratu dute aurkezpenean eta espero zena baino urtebete beranduago izan bada ere, ikastolek bost hamarkadak ospatu ahal izango dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urriaren 16an eta 17an izango da Nafarroa Oinez

Urriaren 16an eta 17an izango da Nafarroa Oinez