Borrar
'Txonbo'

Maiatzaren 26an, Getxon izango da 2024ko Ibilaldia

Algortako San Nikolas Ikastolak antolatuko du 'Txonbo' lelopean

J. Agirre

Osteguna, 29 ekaina 2023, 12:31

Comenta

2024ko Ibilaldia Algortako San Nikolas Ikastolak antolatuko du maiatzaren 26an Getxon. «Familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dugu», aurreratu zuten aurkezpenean. Izan ere, azken Ikastolen Elkarteko jaietan bezala, 2024ko Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdia izango, urte osoan garatuko den ekimena baizik.

Hala, egitarau oparoa 'Txonbo' lelopean antolatuko da. «Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten du», azaldu zuen San Nikolas Ikastolako guraso eta euskal idazle ezagun Unai Elorriagak. Izan ere, ikerketa bat egin du jaialdiari begira eta, emaitzen artean Uribe Kostako hainbat herritan eta Txorierri mendebaldean erabiltzen dela ondorioztatu du, Algortatik eta Urdulizera edo Leioa eta Derio bitartean. «Fruizen 'bost uger' eta Meñakan 'must uger' esaten da. Beraz, azken horiek bezala, onomatopeian izango du jatorria seguruenik», aipatu zuten.

Era berean, logoak uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen du. «Irudia dinamikoa eta alaia da. Ibilaldian txonbo egin nahi dugu. Era berean txonbo bizikidetzara, abenturara, Getxora, euskarara eta aurretik adierazitako balore ezberdinetan murgildu edo txonbo egin gura dugulako», azaldu zuten agerraldian.

Antolakuntzatik aurreratu dutenez, 46. edizioa udalerriko eremu ezberdinetan antolatuko da. Lehen Ibilaldia 1978an antolatu zen Uribe Kostan eta 1980az geroztik urtero egin izan da. Era berean, ez da Getxon izango den ikastolen lehen jaialdia, aurretik 1978, 1984 eta 2002an ere ospatu baitzen. Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatzaren 26an, Getxon izango da 2024ko Ibilaldia

Maiatzaren 26an, Getxon izango da 2024ko Ibilaldia