Borrar
2023ko Ibilaldia | 'Xe'

Maiatzaren 21ean izango da Ibilaldia Ondarroan

Zubi Zahar ikastolak antolatuta du 'Xe' lelopean, ondarroarrez hitz egiteko moduari keinua, eta abestian eta bideoklipean Aiora Renteriak eta Eñaut Elorrietak hartu dute, parte ikastolako familiekin batera

Ostirala, 12 maiatza 2023, 12:47

Comenta

Datorren maiatzaren 21ean izango da 2023ko Ibilaldia. Ondarroan izango da hirugarrenez ekimena, oraingoan 'Xe' lelopean eta Zubi Zahar ikastolak antolatuta. Leloa «bi hizki jolastiren» nahasketa, helburua horixe baita, «hizkuntzarekin jolastu eta Ibilaldia geure gustuz» bustitzea. Era berean, herrian jaiari deitzeko moduari -'Ibilaldixe'- keinua ere bada. «'Xe' esanez hitz egiteko modu bat ez ezik herri bat ere irudikatu nahi dugu. Euskara berea duen herri bat. Ibili dabilen hizkuntza bat. Bizia. Goroldiorik gabeko harria bezalaxe», azaldu dute aurkezpenean.

Ibilbideak 5 kilometro edukiko ditu, eta 4 gunetan banatuta egongo da: Zubixe, Mazixe, Herrixe eta Talaxe. «Norbere gustuaren arabera gunerik gune ibiltzeko aukera ematen du», adierazi dute antolakuntzatik.

Kantua eta melodia Axular Arizmendi musikari eta ekoizleak sortu ditu AME studioetan, eta abeslariak Aiora Renteria eta Eñaut Elorrieta izan dira. Aurtengo Ibilaldiaren abestiari hitzak, aldiz, Leire Bilbao idazle ondarroarrak ipini dizkio, Zubi Zahar Herri Ikastolako ikasle ohia gainera.

Fusio interesgarria lortzea izan da Arizmendiren helburua: zati indartsuak eta zati epikoak edo sakonak elkarrekin sortzea eta lotzea. Dantzarako energia eta ekoizpen modernoa dakar; euskal instrumentu zaharren eta elektronikaren fusioa. «Erritual eta akelarre batean sortzen den sinergia da», azaldu du. Era horretan, Leokadi Ondarroako pertsonaia ere «erritual horren barne dago». Melodia erraza duen abestia da, erraz abestekoa, eta Ondarroako eta Euskal Herriko mariñel guztiei omenaldi txiki bat egin nahi izan dio.

Letra ere mezu berdinetik doa, kostaldeko herri bat azaltzen baita, turrunak herria esnatzen du eta herritarren nortasuna agertzen da. Hizkuntzaren transmisioa dago, kantuen transmisioa. Errepika dator gero, eta hor zubiaren metafora, berez ere indartsua.

Ibilaldia ospakizuna 1978an antolatu zen lehen aldiz Uribe Kostan eta 1980tik urtero egin da. Hala, 2023koa 41. edizioa izango da. Ondarroan antolatuko den hirugarrena izango da, aurrez 1993an eta 2011n egin ostean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatzaren 21ean izango da Ibilaldia Ondarroan

Maiatzaren 21ean izango da Ibilaldia Ondarroan