Borrar
Lourdes Auzmendi.

Lourdes Auzmendi Aierbe, UZEIko lehendakari

Azken 20 urteetan karguan izan den Jon Etxaberen lekukoa hartuko du

DV

Ostirala, 20 abendua 2024, 12:25

Comenta

Abenduaren 12an, UZEIko Batzar Nagusiak aho batez izendatu zuen Lourdes Auzmendi Aierbe UZEIko lehendakari. Karguan Jon Etxabe, azken 20 urteotan buru izan dena, ordezkatuko du. Hala jakinarazi du instituzioak ohar bitartez.

Lourdes Auzmendik itzulpengintzan eta interprete-lanetan garatu du bere ibilbide profesional osoa, eta, horri esker, bai UZEI eta bai erakunde horren lana eta ekarpena ondo ezagutzeko aukera izan du.

1987an, EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) sortzaileetako bat izan zen, eta elkarte horretako lehendakari ere bai aldi batez. 2001etik 2017ra bitartean, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle aritu zen itzulpengintzako ikasketetan.

Eusko Jaurlaritzan Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten 2009an, eta geroago Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako sailburuorde.

Jon Etxaberen lekukoa

UZEIk azken 20 urteetan lehendakari izan den Jon Etxaberen «erabateko prestutasuna eta inplikazioa» azpimarratu du, baita «sinergia eta lan-ildo berritzaileak» indartzeko egindako ahalegin etengabea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lourdes Auzmendi Aierbe, UZEIko lehendakari

Lourdes Auzmendi Aierbe, UZEIko lehendakari