Ingeritzaren zereginak ezagutzen

Andoni Medina ingeniaritza irakasle eta ikertzailearen arabera, egunerokotasunean gizartean sortzen diren arazoak konpontzeko balio duen teknika da

Haizea Furones
HAIZEA FURONESDonostia

Mota guztietako makinak, zubiak eta bideak, industria-tresneria eta kidekoak marrazteko, egiteko edo mantentzeko zientzia eta tekniken multzoa da ingeniaritza, Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen duenez. Zein da, baina, gizartean duen erabilpena? Andoni Medina ingeniaritza irakasle eta ikertzailearen arabera, egunerokotasunean gizartean sortzen diren arazoak konpontzeko balio duen teknika da.

«Zientzian, teknikan, oinarritzen da arazoei konponbidea bilatzeko». Askotariko adarrak ditu, hala ere, desberdinak direnak bata bestearekiko.

Amerikako Ingeniaritza Hezkuntzarako Elkartearen arabera, ingeniaritzaren adar nagusien artean daude aire eta espazioko ingeniaritza, ingeniaritza aeronautikoa, nekazaritza ingeniaritza, biomedikoa, kimikoa, elektrikoa, mekanikoa, elektronikoa, industria ingeniaritza edota arkitektura ingeniaritza, besteak beste.

Temas

Euskera