Borrar
Atzerrian edo Euskadin lan egiten duten ikertzaileei zuzendua dago deialdia. Arizmendi

Hamar ikerketa buru kontratatzeko deialdia abiatu du Ikerbasquek

Atzerrian dauden ikertzaileak erakarri nahi dira, hauen artean jatorriz euskaldunak direnak, eta baita hemen lanean ari direnei behin betiko kontratua lortzeko aukera eman

I. A.

Donostia

Larunbata, 20 maiatza 2023, 18:59

Comenta

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak deialdi berria jarri du abian eskarmentu handiko hamar ikertzaile kontratatzeko Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan beren ikerketak gara ditzaten. Deialdiak zortzi urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia duten mundu guztiko eta ikerketa arlo guztietako ikertzaileak kontratatzea ahalbidetuko du.

Ikerbasqueko iturriek jakinarazi dutenez, programak helburu bikoitza du: alde batetik, atzerrian dauden ikertzaileak erakarri nahi dira, eta hauen artean jatorriz euskaldunak diren ikertzaile asko daudela jakinik, etxean beraien lana egiteko aukera ahalbidetu nahi zaie. Bestetik, Euskadin dauden ikertzaileei behin betiko kontratua lortzeko aukera eman nahi zaie. Era berean, emakume ikertzaileen kontratazioa bultzatu nahi da bereziki, Ikerbasqueko berdintasun planak jasotzen duen bezala.

Egun, Ikerbasquen 35 herrialdetako 345 ikertzaile daude. %49 zientzia esperimentalen alorreko adituak dira, %23 mediku eta bizitzako zientzietakoak, %15 ingeniari eta teknologiakoak eta gainerako %13 gizarte zientzietakoak. Asko munduko zentrorik ospetsuenetatik heldu dira, besteak beste, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateetatik edota CNRS eta Max Planck elkarteetatik.

Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoaren hitzetan, «egungo testuinguruan are beharrezkoagoa da ikerketaren aldeko apustuari eustea, Euskadiren etorkizunerako giltzarria den heinean. Euskadik eta Europak pertsonengan inbertitzearen garrantzia eta ikerketaren aldeko apustua azpimarratzen dituzten unean, Ikerbasquek bi elementu horiek uztartu ditu formula eraginkor batean eta emaitza argiekin, eta gero eta eragin handiagoa du gure ikerketa, zientzia eta teknologia sarean«.

Hautagaiek irailaren 15era arte aurkez ditzakete eskaerak www.ikerbasque.net webgunearen bidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamar ikerketa buru kontratatzeko deialdia abiatu du Ikerbasquek

Hamar ikerketa buru kontratatzeko deialdia abiatu du Ikerbasquek