Garraio eredu berrien gizarteratzea Lanbide Heziketaren bidez

Oraindik ere dauzkaten mugak ezagututa, teknologia berriok etorkizunean zeresana emango dutela uste du Gaizka Lazarobaster Tknika Lanbide Heziketako irakasleak

Haizea Furones
HAIZEA FURONESDonostia

Auto elektrikoek bilakaera nabarmena izan dute sortu zirenetik, baina azken urteotan, bereziki, ibilgailu horien funtzionamendua aldatu egin da erabat; auto elektrikoak sortu dira, eta merkaturatu. XX. mende hasieran, petroliozko erregai-motorrak zabaldu ziren. Hori dela eta, autoek bi arazoren garapenean lagundu dute, besteak beste. Batetik, petrolioa agortzea, eta bestetik, berotegi efektua areagotzea.

Gaizka Lazarobaster Tknika Lanbide Heziketako irakasleak azaldu duenez, askotariko onurak ematen dizkie erabiltzaileei auto elektrikoek. Besteak beste, gailuaren «motor isila, erregairik botatzeko beratu beharrik ez izatea eta gidatzeak ematen duen antsietate maila baxuagoa» nabarmendu ditu.

Hala ere, ez du uste gakoa bata edo bestea aukeratzea denik, baizik eta garraio ereduak esploratu eta industriari garatzen laguntzea. Oraindik ere dauzkaten mugak ezagututa, teknologia berriok etorkizunean zeresana emango dutela uste du.

Temas

Euskera