Borrar

Euskararen Nazioarteko Eguna munduko hainbat tokitan ospatuko du Etxeparek

Ameriketako zenbait txokotako diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute euskal kulturan murgiltzeko

DV

Asteazkena, 3 abendua 2025, 10:33

Comenta

Etxepare Euskal Institutuak Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin egingo du bat askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldien bidez. Europako eta Ameriketako zenbait txokotako diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute euskal kulturan murgiltzeko. Aurten, 13 hiritan burutuko dira jarduera hauek

Irakurleak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, gradu edota graduondokoa ikasten ari diren ikasleei euskara eta euskal kultur ikastaroak eskaintzen dizkieten irakasleak dira. Etxepare Euskal Institututik abiatutako eta kudeatutako programa bat da, atzerriko unibertsitateekin elkarlanean; eta irakasle guzti horiek eta euren ikasleek osatzen dute irakurletza sarea. Euskara eta euskal kultura klaseak emateaz haratago doan lana egiten dute: euskal bizimodu eta tradizioen eredu eta sustatzaile dira atzerrian. Irakurleek, Etxepare Euskal Institutuaren sustapen eta laguntzarekin, euskal kulturarekin lotutako ekintzak antolatu ohi dituzte urtean zehar, Euskal Herrian garrantzitsuak diren efemerideak, pertsonaiak edota ohiturak ezagutarazteko helburuarekin.

Gaur egun Etxepare Euskal Institutuak 16 herrialdetako 32 unibertsitateetan sustatu eta kudeatzen ditu euskara eta euskal kultura irakurletzak. Guztira, 27 dira programa honetan lan egiten duten irakurleak. Europan, Espainia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Finlandia, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Irlanda eta Georgiako hainbat unibertsitatetan daude irakurletza programak. Amerikan, aldiz, AEBn, Argentinan, Txilen, Uruguaien eta Kuban ematen dira eskolak.

Azkenik, Asian irakurletza bat ere sustatzen du Institutuak, Japonian, hain zuzen ere. Mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea ere bada Institutuaren eginkizunetako bat. Horretarako, Euskara Munduan programaren bitartez, mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzeko egiten du lan. Gaur egun munduko 70etik gora euskal etxetan ematen dira euskara eskolak Institutuaren laguntzarekin.

Euskararen Nazioarteko Eguna munduko hainbat tokitan ospatuko du Etxeparek Euskal Institutuaren babesarekin. Askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldien bidez, diasporako lagunek eta hainbat unibertsitatetako ikasleek aukera izango dute euskaran eta euskal kulturan murgiltzeko.

Jada egin dira ekitaldiak Frankfurten (Alemania), Bartzelonako Euskal Etxean eta Bolonia eta Venezian (Italia); gaur izango da Poznan (Polonia), Los Angeles eta Chicago (AEB), Konstantzaren (Alemania) txanda; bihar aldiz Berlin (Alemania), etzi Illinois (AEB), Goethe, 6an La Plata (Argentina), Edinburgo eta 7an Brno (Txekia).

Euskararen Nazioarteko eguna 1949an egin zuten lehenengo aldiz, Eusko Ikaskuntzak sustatuta. Ofizialki, hala ere, 1995an hasi ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko jai, bilera eta bestelako ekintzak, euskal diasporak mundu osoko lehen kongresuaren karietara egin zuen garaian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egoki ikusi zuten abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Nazioarteko Eguna munduko hainbat tokitan ospatuko du Etxeparek