Borrar

Euskara egiaztagiriaren azterketa eredua aldatu dute

Hezkuntza sailak ez du kudeatuko euskara azterketarik aurrerantzean, HABEk baizik

Haizea Furones

Donostia

Igandea, 26 maiatza 2019, 12:52

Comenta

Legealdi honetan, Eusko Jaurlaritzak euskarazko egiaztagirien arautze berria egin du. Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiak azaldu du nola udazkekean HABEk kudeatuko duen EGA azterketa. HABEren C1ak, EGAren balio administratibo bera duenez, «biak maila berdina neurtzen dutela» azaldu du, nahiz eta azterketetan baden elkarren arteko alderik.

Hezkuntza sailak ez du kudeatuko, beraz, euskara azterketarik aurrerantzean, HABEk baizik. Aldaketa nabarmenena izango da atariko frogaren desagerpena. Zuzenean, idatzizko proba egingo da aurrerantzean, eta irakurketa froga ere gaindituta, ahozkora salto egingo dute azterketan.

Azterketa eredua aldatuko bada ere, Azkuek nabarmendu du erakutsi beharreko gaitasunek bere horretan jarraituko dutela. HABEren webgunean eskuragarri dago informazio guztia, eta baita azterketa ereduak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara egiaztagiriaren azterketa eredua aldatu dute