Borrar
Mutiloako Errotatxoko lanak, artxiboko irudian Olaetxea

Euskadiko historia-ondarearen hiru elementu berritzeko laguntzak onartu dituzte

Zeraingo labe-meatzeak, Mutiloako errota bat eta Getxoko Punta Begoña Galeriak berritzeko lanak diruz lagunduko dituzte Espainiako Gobernuaren Sustapen eta Kultura eta Kirolaren Ministerioek

dv

Donostia

Osteguna, 14 martxoa 2019, 17:06

Comenta

Euskadiko historia-ondarearen hiru elementu berritzeko laguntzak onartu dituzte: Zeraingo labe-meatzeak, Mutiloako errota bat eta Getxoko Punta Begoña Galeriak, hain zuzen. Ondarea berreskuratu eta balorean jartzera 2,12 milioi euro bideratuko dituzte, guztira, erakundeek.

Espainiako Gobernuaren errestaurazio lanen baitan egingo dira lanok. Sustapen eta Kultura eta Kirolaren Ministerioek handitu egin dute errestaurazio-programa laguntzeko diru-kopurua, nahiz eta proiektu bakoitzaren nondik norakoak zehaztu beharko diren behin betiko laguntzak zehaztu baino lehen.

Zeraingo lanekin, Aizpeako labeak nahi dituzte zaharberritu. Kiskalketa labe horietan, XX. mende hasierako beharrei erantzuna emateko burdina ekoizten zuten. Bertan ikus daitezke burdina sortzeko prozesu guztian zehar erabilitako instalazioak. Estatuko Sustapenerako Ministerioak 725.000 euro jarriko ditu lan horietan, aurrekontuaren %75.

Mutiloako 'Errotatxo' delako errota konpontzera, aldiz, 340.000 euroko aurrekontu guztiaren %55 jarriko du ministerioak. Errotatxo eraikina, Kalifikatutako Kultura ondarea da, erdi mailako babesarekin. Errota hau 1980ko erroldan agertzen da eta Errepublika garaian bere osotasunean martxan egon zer. Errota hau 1890eko erroldan agertzen da, eta Jose Blas Telleria eta Mujika izan zen errotaria. Azkeneko errotaria Jose Antonio Alustiza izan zen.

Getxoko Punta Begoña Galerietako lanen erdia ordainduko dute ministerioek. Guztira, 1.055.000 euro kostako da errekuperazioa. 1921ean, Punta Begoña Galeriak eraiki zituzten gozamenerako, aisialdirako zein behaketa hutserako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskadiko historia-ondarearen hiru elementu berritzeko laguntzak onartu dituzte

Euskadiko historia-ondarearen hiru elementu berritzeko laguntzak onartu dituzte