

Secciones
Servicios
Destacamos
Hizkuntza-eskubideen alorrean «inboluzioa» ematen ari dela salatu eta botere judizialetik heldutako azken erabakiak izan dituzte mintzagai Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELEN erakundeko kideek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Genevako egoitzan Espainiako Estatuan hizkuntza-eskubideen egoeraren inguruko txostenaren aurkezteko egindako agerraldian.
Aldarrikapen nagusi modura Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. Artikulua «lehenbailehen» aldatzea eskatu dute, epaiketak eta jardunbide juridikoak euskaraz, katalanez zein galizieraz egitea posible izan dadin. «Funtsean, epaiketak eta jardunbide juridikoak gaztelania ez den beste edozein hizkuntzetan egitea eragozten du», salatu dute.
Diagnosi aurkezpena gaur egitea ez da ausazko erabakia, bihar asteazkena Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Espainiako Estatuan giza eskubideen arloaren inguruko ebaluazioa egingo baitu. Hala, hizkuntza gutxituen bueltako eragileek euskararen, galizieraren eta katalanaren egoeraren azalpenak eman dituzte, gabeziak eta eskubide-urraketak gainditzeko proposamenak eginez. Kontseiluarekin batera izan dira Galiziako A Mesa pola Normalización Lingüística, Kataluniako Plataforma per la Llengua.
Hizkuntza bakoitzaren errealitatea ezberdina da, noski. Baina orokorrean emandako «hainbat atzerapauso eta oztopo esanguratsu» zerrendatu dituzte eragileek. Euskalgintzaren Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren datuak oinarri hartuta, euskal administrazioekin harremanetan egunerokoan ematen diren hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoei konponbidea jarri asmoz, langile publikoek euskara ere ezagutu beharra jasotzen zuten lan deialdien aurkako oldarraldia, edota EAEko tokiko erakundeetan euskararen erabilera lehenestea ahalbidetzen zuen 2/2016 Udal Legea eta hau garatzen duen 179/2019 Dekretuaren aurka botere judizialetik ekindako eskuhartzea salatu ditu.
EAEz gain, noski, euskarari buruz Nafarroan ere arreta jarri du Kontseilak eta zonifikazioarekin amaitzeko beharra nabarmendu du, Europako Kontseiluak ere behin baino gehiagotan diskriminazio egoera hori gainditzeko agindu izan duela gogoraraziz.
Ildo berean, katalanek bertako murgiltze ereduaren aurka Espainiako Konstituzio Auzitegiak ekindako bidea salatu dute; galizieraren kasuan, besteak beste, Galiziako hizkuntza nagusi izateari utzi izana edota orain arte galiziera hutsean izan den telebista publikoan gaztelaniazko saioak txertatzen hasteko asmoa iragarri izana ohartarazi dute. Valentziaren kasuan, PP eta VOX alderdiek hezkuntza sisteman valentziera murrizteko asmoz onartutako Rovira Legea aipatu dute, bestelako erabaki politikoen artean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.